Berriak Segurtasuna
Eu

Euskal gizartearen sektore guztiei gure herrialdeko islamismo erradikalaren errealitatearen berri emateko prozesuan jarraitzen du Ertzaintzak

2016.eko otsailak 09

Polizia-arduradunak Arabako ehun erdi bat udaletako alkate eta zinegotziekin bildu dira gaur Arkauten

Arkauteko Akademiako instalazioetan, Arabako ehun erdi bat alkate eta zinegotzirekin bildu dira gaur Arabako Lurralde Burutzaren eta Ertzaintzaren Inteligentzia Bulego Nagusiaren arduradunak, zertarako eta islamismo erradikalaren fenomenoaren gaur egungo egoeraren berri emateko. Ertzaintza euskal gizartearen hainbat sektorerekin, auzi horren Euskadiko errealitatea haiekin batera aztertzeko, gauzatzen ari den prozesuaren barruan kokatzekoa da bilera.

Gaurko bilerak –tokiko ordezkariekin egin duten bigarrena, lehena iragan urtarrilaren 19an, Erandion, Bizkaiko udalekin egin ostean– Ertzaintzari Euskadiko udal-esparrutik, iaz egindako tokiko nahiz eskualdeko polizia-koordinazioko batzordeen bitartez, luzatutako eskaerei erantzuten die. 2015ean hainbat kolektibo sozialekin –besteak beste, hedabideekin eta segurtasun pribatuaren alorrarekin– egindako saioen jarraipena da.

Gaurko saioa arratsaldeko lauetan hasi da; Arkautin egin dute, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren instalazioetan, eta lau orduko iraupena izan du. Saioan, gaur egungo arriskuaren alerta-maila azaltzeaz gain, Lurralde Burutzako eta Inteligentzia Bulego Nagusiko arduradunek terrorismo islamistarekin lotutako zenbait alderdiri heldu diote eta Ertzaintzak fenomeno horri aurre egiteko prestatutako Islamismo Erradikalaren aurkako Plan Estrategikoa aztertu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko