Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ehun bat eragile publiko eta pribatu ari dira Euskadiko 2030erako Biodibertsitate Estrategia osatzen

2016.eko otsailak 10
  • Iosu Madariaga: «Foro soziala garrantzi handiko ekimena da Eusko Jaurlaritzak biodibertsitatearen arloko euskal planifikazioa egiteko martxan jarri duen parte-hartze prozesuan»

 

Bilbo, 2016/02/10

Natura 2000 Sarearen baitan dauden naturagune babestuei dagokienez, Euskadi Europako batez bestekoaren gainetik dagoela esan du gaur Iosu Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak, Bilbon. «Gure lurraldearen % 20,5 dago babeserako sare horretan, eta Europako Batasuneko batez bestekoa % 18,4koa da», esan du gaur Madariagak Bilbon egin den Biodibertsitatearen Foro Sozialean. Bertan, Euskadiko 2030erako Biodibertsitate Estrategiak izan behar dituen helburuak landu dituzte ehun bat eragile publiko eta pribatuk.

Biodibertsitatearen Foro Soziala garrantzi handiena duen ekimena da, Euskadiko lehen Biodibertsitate Estrategia izango dena prestatzeko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak abiarazi duen parte hartzeko prozesu publikoaren baitan.

Lan-bilera horrek erakunde publiko nagusiak eta sektore horretako erakundeak bildu ditu. Bertan izan dira, besteak beste, Iosu Madariaga, Ingurumeneko sailburuordea; eta Alexander Boto, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria.

Madariagak gogora ekarri ditu azken 10 urteotan Eusko Jaurlaritzak fauna eta flora espezieen kontserbazioaren arloan egindako ahaleginak. «Habitaten eta intereseko espezieen kontserbazioa hobetzeko proiektuak laguntzeko 8,8 milioi euroko inbertsioa egin dugu, eta horri Euskadiko beste erakunde batzuek egin duten inbertsioa gehitzen badiogu, 15 milioi eurotik gorakoa izan da inbertsioa», nabarmendu du.

Estrategia egin aurreko urrats gisa, Euskadiko natura-ondarearen egoeraren analisia eta diagnostikoa aurkeztu zituen Alexander Boto Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak. Hori egiteko ehun iturri bibliografiko inguru kontsultatu dira, dokumentu teknikoak eta arauak, eta baita datu-base asko ere, hainbat esparrutakoak (Europakoak, estatukoak, Euskadikoak eta tokian tokikoak).

Lan-saioan parte-hartzaileek esan dute, haien iritziz, nolakoa izan beharko lukeen biodibertsitateak 2030. urtean, eta lehentasunezko helburuak eta jarduteko ildoak proposatu dituzte. Ehun bat lagunek hartu dute parte hamar lan-mahaietan, erakunde pribatu zein publikoen, naturaren aldeko elkarteen eta ikerketako pertsonalaren ordezkari. Bileretan proposamen ugari bildu dira, gai askori buruzkoak, besteak beste, naturaren kultura, ekosistemen eta espezieen babesa, ondare natural komuneko inbertsioak, baliabideen erabilera jasangarria, eraginkortasuna eta efizientzia eta ikerketa eta ezagutza.

«Euskadiko 2030erako Biodibertsitate Estrategiaren» lehen zirriborroa idazteko erabilgarriak izango dira gaurko topaketan jaso diren iritzi guztiak, bai eta Udalsarea21 udalerrien sarearen bidez antolatutako antzeko foroetan bildu direnak ere, sektoreko eragileekin egindako elkarrizketekin eta Irekia gobernu irekiaren webgunearen bitartez jasotzen diren ekarpenekin batera.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrtzadarSL
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - Un centenar de agentes públicos y privados elaboran la nueva Estrategia de... https://t.co/GaA4V4DIbT

  • @GureZura
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    Un centenar de agentes públicos y privados elaboran la nueva Estrategia de Biodiversidad del País Vasco 2030 https://t.co/s2gG80Tpuk

  • @iepabea
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #BIO2030 Un centenar de agentes públicos y privados elaboran la nueva Estrategia de Biodiversidad de Euskadi 2030 ➡ https://t.c

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #BIO2030 Un centenar de agentes públicos y privados elaboran la nueva Estrategia de Biodiversidad de Euskadi 2030 ➡ https://t.c

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #BIO2030 Un centenar de agentes públicos y privados elaboran la nueva Estrategia de Biodiversidad de Euskadi 2030 ➡ https://t.c

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #BIO2030 Un centenar de agentes públicos y privados elaboran la nueva Estrategia de Biodiversidad de Euskadi 2030 ➡ https://t.c

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Un centenar de agentes públicos y privados elaboran la nueva Estrategia de... https://t.co/GaA4V4DIbT

  • @GorbeiaEuskadi
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #BIO2030 Un centenar de agentes públicos y privados elaboran la nueva Estrategia de Biodiversidad de Euskadi 2030 ➡ https://t.c

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)