Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak babesa adierazi die osasuna eta I+G+B hobetzeko ikerketa sanitarioan inbertitzen duten euskal enpresei

2016.eko otsailak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak FAES FARMA enpresa farmazeutikoak Leioan (Bizkaia) dituen instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Jon Darpón Osasuneko sailburuarekin batera. Zuzendaritza-taldearekin bildu da eta instalazioak bisitatu ditu ondoren, bertan ikertzen eta botikak ekoizten egiten duten lana zuzenean ezagutzeko. Horrela, Iñigo Urkullu lehendakariak babesa adierazi nahi izan die ikerketaren eta I+G+Bren aldeko apustuari eutsi dioten euskal enpresa guztiei, ezagutza eta enplegu jasangarria sortzeko gauza izan baitira urteetan zehar.

FAES FARMA 1933an sortu zen, Euskadin. Gaur egun hiru enpresak osatzen dute industria-talde hau: Leioako enpresa nagusiak, Lisboako Vitoria laborategiek eta Lantziegoko (Araba) Ingaso Farm animalia-elikadurako enpresak. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan duenez, berrikuntza farmazeutikoko beste 20 proiektu lortzea da euskal enpresa farmazeutiko horretako arduradunek 2020rako jarri duten helburua. Horretarako, 2016an, zuzeneko 50 ikertzaile baino gehiago, I+Grako 15 milioi euroko aurrekontua eta 12 milioi euroko inbertsioak izango dituzte, FARMAren laborategiak handitzeko eta fabrika pilotu berri bat eraikitzeko.

Era berean, lehendakariak garrantzitsutzat jo du enpresaren nazioartekotzea izana, eta horrek Euskadiri dakarkion aberastasuna. Izan ere, FAES FARMAK filialak dauzka jardunean Kolonbian, Ekuadorren eta Txilen eta, hango bazkideekin batera % 50ean, baita Mexikon ere. 2016an filial bat eratuko dute Perun eta beste bat Nigerian (Afrikako lehena); Orobat, beste bat irekiko dute Txinan, % 50ean bertako bazkideekin batera.

Horrez gainera, lehendakariak honako hau nabarmendu nahi izan du: FAES FARMAk duela hainbat hamarkadatik egiten dizkiola ekarpenak Euskadiko lehiakortasunari eta ekonomiari; enpresa farmazeutikoa denez eta beti berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustua egin izan duenez, pertsonen osasuna hobetzen ere lagundu du.

Lehendakariak bere hitzaldian gogorarazi duenez, Euskadin 5.000 pertsona ari dira farmazia-sektorean lanean, eta 2015ean alor horretan egindako gastu publikoa 763,2 milioikoa izan zen guztira (494,9 errezetatan eta 268,3 ospitaleetako farmazietan). Era berean, adierazi du farmazia-gastu publikoa Barne Produktu Gordinaren % 1,11 izan zela, eta 2015 urtean 348,65 €/pertsona izan zela farmazia-gastu publikoa biztanle bakoitzeko.

Lehendakariak esan duenez, halaber, Euskadik duela hainbat hamarkada erabaki zuen ikerketaren eta berrikuntzaren apustua zela etorkizunaren aldeko apustua. «Ikerkuntzan, garapenean eta berrikuntzan inbertitzea pertsonekiko dugun konpromisoari erantzuteko beste modu bat da. Konpromiso horrek belaunaldi bat baino gehiago hartzen ditu».

Horrenbestez, gogorarazi du urteetan zehar industria, zientzia eta teknologia bultzatzeko planak abiarazi dituela Euskadik; bere Zientzia-, Teknologia- eta Berrikuntza-sarea findu duela; bere ikerkuntza-komunitatearen pisua areagotu duela; egoera ekonomiko zailetan aurrera egiteko gauza izan den ekoizpen-egitura bati eutsi diola eta dagoeneko buruz buru sartu dela ezagutzan oinarritutako eraldaketa batean. Horri esker, ikerkuntzaren, zientziaren eta teknologiaren arloko plan berriekin eta estrategia berriekin aurrera egiten jarraitzeko kokaleku egokian dago Euskadi.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita Faes Farma, la empresa de Antonio Basagoiti: https://t.co/BtdzQo3xl0

  • @gananzia
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari muestra su apoyo a las empresas vascas que invierten en investigación sanitaria al servicio de la sa… https://t.co/BtdzQo3xl0

  • @evaortiz597
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Mostramos nuestro apoyo a las empresas vascas que invierten en investigación sanitaria al servicio de salud e I+D+i➡ https://t

  • @eroogan
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #IkerketaSanitarioa Lehendakariak FAES FARMA enpresa farmazeutikoak Leioan dituen instalazioak bisitatu ditu ➡ https://t.c

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    #InvestigaciónSanitaria El lehendakari ha visitado las instalaciones de la farmaceútica FAES FARMA en Leioa ➡ https://t.co/8mkbedSGxF

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    #IkerketaSanitarioa Lehendakariak FAES FARMA enpresa farmazeutikoak Leioan dituen instalazioak bisitatu ditu ➡ https://t.co/eINqPVp6dp

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    #IkerketaSanitarioa Lehendakariak FAES FARMA enpresa farmazeutikoak Leioan dituen instalazioak bisitatu ditu ➡ https://t.co/C512zfnILT

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    #InvestigaciónSanitaria El lehendakari ha visitado las instalaciones de la farmaceútica FAES FARMA en Leioa ➡ https://t.co/YmH5QXlvUz

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)