Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak «albiste bikaintzat» jo du Eudelen estatutuak eguneratzeko lortutako akordioa

2016.eko otsailak 09

Eusko Jaurlaritzak albiste bikaintzat jo du EAJen eta EH Bilduren artean lortutako akordioa, Eudel - Euskadiko Udalen Elkartearen estatutuak erreformatzekoa. Hitzarmenari esker, udal guztiak sartuko dira elkartean. Euskadiko Gobernuaren eledun Josu Erkorekaren ustez, akordioak udal-elkartea sendotzea eta finkatzea ekarriko du berekin.

Halakotzat jo du eledunak bi alderdiek erakundearen estatutuak eguneratzeko lortutako akordioa. Astearteko gobernu-kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Erkorekak azaldu du akordioak ez diola oraingoz Udal Legeari eragiten, baina ez dela baztertu berori hedatzeko aukera, Legea ere har dezan barruan. Edonola ere, nabarmendu du akordioa «albiste bikaina dela, hala ikuspuntu politikotik nola instituzionaletik»; izan ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurraldea osatzen duten 251 udalak sartuko dira Eudelen; hau da, baita EH Bilduk gobernatzen dituen 77 udalerriak ere.

Lehiaren Euskal Agintaritzak azken hamarraldian Euskadiko eskola publikoetan jantoki-zerbitzua eman duten zortzi enpresari ezarri berri dien 18 milioi euroko isunari ere egin dio erreferentzia Eusko Jaurlaritzak, kazetarien galderei erantzunez. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, Cristina Uriartek, larritzat jo du gertatutakoa, baina gogorarazi du erabakiak ez duela eraginik izango familiek ordaintzen dituzten kuotetan.

Era berean, inbestidurarako hautagaiak, Pedro Sanchezek, plazaratu duen gobernu-eraketako proposamenaren inguruan, ziurtatu du zehaztasuna falta duela, «eta, Euskadiren kasuan, zehaztasun guztia».

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gobierno Vasco califica de excelente noticia el acuerdo alcanzado para la actualización de los estatutos de #EUDEL ➡ https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gobierno Vasco califica de excelente noticia el acuerdo alcanzado para la actualización de los estatutos de #EUDEL ➡ https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gobierno Vasco califica de excelente noticia el acuerdo alcanzado para la actualización de los estatutos de #EUDEL ➡ https://t.…

  • @Iigo16593410
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gobierno Vasco califica de excelente noticia el acuerdo alcanzado para la actualización de los estatutos de #EUDEL ➡ https://t.…