Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gobernuak eta Emakundek hitzarmen bat sinatu dute enpresetan diskriminazio egoerak prebenitzeko eta desagerrarazteko (Gobernu Bilera 2016-02-09)

2016.eko otsailak 09

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Emakunde –Emakumearen Euskal Institutuaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena eman dio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari. Emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzea da hitzarmenaren xedea, eta Euskadiko autonomia-erkidegoko enpresetan sexuarengatiko bereizkeria egoerak prebenitu nahiz desagerraraztea.

Ángel Toñak zuzendutako Sailak –lan-arloko ikuskaritzaren arduradun gisa– eta Emakundek hurrengo egunotan sinatuko dute hitzarmena, elkarrekin koordinatzeko, bereizkeriaren aurkako lan-legeriaren betetze-maila ikertu eta haren jarraipena egiteko neurri eta jarduketak sustatzeko, eta botere publikoen esku-hartzeak eraginkorrago bihurtuko dituzten jarduera koordinatuak bultzatzeko helburuz. Bi aldeen titularrak, horrez gain, gutxienez urtean behin bilduko dira hitzarmenak indarrean iraun bitartean.

Akordioaren fruitu, hiru ekintza mota sustatuko dira:

   -     Enpresetan emakume eta gizonen benetako berdintasuna sustatzeko jarduerak, bai eta jardunbide onak jendarteratzekoak ere; bereziki, sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloak.

   -     Euskadiko enpresetan berdintasun-planak presta daitezela sustatzeko jarduerak.

   -     Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren arloko araudiak urratzen dituzten egoerak kontrolatzeko, zaintzeko eta ikertzeko jarduerak, eta erantzukizunak eskatzeko ekintzak.

Horrez gain, eta helburu berarekin, Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak dibulgazioko jardunaldi batzuk antolatuko dituzte elkarrekin, Laneko Ikuskatzailetzaren bitartez. Honako hauek izango dira gaiak: berdintasun-planak; tratu berdintasuna negoziazio kolektiboan; norberaren bizitza, familia eta lana bateratzea; haurdunaldiko arrisku-egoeren aurkako babesa, eta sexu-jazarpena eta/edo sexuan oinarritutako jazarpena. Bi aldeek ere elkarlanerako aukera izango dute ikerketak, argitalpenak eta jardunbide egokiei buruzko gidaliburuak prestatzeari eta sustatzeari dagokienez.

Lan-arloan berdintasunari buruzko araudia betetzen ez duten egoerak zaintzeko eta ikertzeko ekintzei bagagozkie, hitzarmenak zenbait tresna ematen ditu emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren inguruko araudia betearazteko; zehazki, honako hauetan:

   -  Berdintasun-planen arloan dagoen araudia.

   -  Amatasunean, haurdunaldian eta edoskitzaroan emakumeen osasuna eta segurtasuna zaintzeko dauden betebeharrak.

   -   Jardunaldi-murrizketari buruzko araudia eta norberaren bizitza, familia eta lana bateratzeko araudiaren aplikazio egokia, batez ere, seme-alaben zaintzari dagokionez.

   -   Enplegua lortzeko garaian nahiz lanbidearen sailkapen, sustapen eta prestakuntzan sexuan oinarrituta diskriminatzeko debekua.

   -   Emakumeen eta gizonen arteko soldata-bereizkerien debekua.

   -   Lanaren esparruko sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerei aurre egiteko ekintzak.

Ekintzotan, erakunde bakoitzak bere eskumenak egikarituko ditu, eta bestearengandik bere funtziorako beharrezko duen laguntza teknikoa edo informazioa jaso ahal izango ditu, konfidentzialtasun-beharra bermatuz, beharrezkoa bada.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ASPEGI
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Lo apoyamos...

    https://t.co/URei4EZFhe

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos firmado con @EmakundEJGV un convenio para prevenir y eliminar situaciones de #discriminación en las empresas ➡ https://t

  • @BilbaocityCity
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gobernuak eta Emakundek hitzarmen bat sinatu dute enpresetan diskriminazio egoerak prebenitzeko eta desagerrarazteko➡https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Hemos firmado con @EmakundEJGV un convenio para prevenir y eliminar situaciones de #discriminación en las empresas ➡ https://t.co/jqh3oBjadx