Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 8 m euro bideratuko ditu berriz 2016 urtean indartu ekimenean (Gobernu Bilera 2016-02-09)

2016.eko otsailak 09

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak INDARTU programaren deialdia luzatuko du aurten ere, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaizabal itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko, enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresen alde.

2015 urteko deialdian 8 milioi euroko aurrekontua bideratu zen, eta 89,1 milioi euroko inbertsioa ekarriko du, industriaren esparruan 426 enplegu berri sortuko duten eta 2.374 enpleguri jarraitutasuna emango dioten 10 industria-proiekturen bitartez.

Ask, Precicast, Alstom, Zenten, Lointek, Bombardier, Petronor, Vicinay, Orona eta Woco Tecnica enpresek INDARTU programari heldu diote, enpresek berek Zierbena (2), Barakaldo-Sestao, Ortuella, Irun (2), Trapaga, Muskiz, Sestao eta Hernanin egingo dituzten inbertsioei esker.

2016ko INDARTU Programaren helburu eta ezaugarriak

Laburbilduz, honako oinarrizko ezaugarri hauek ditu INDARTU PROGRAMA berriak:

   •   Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa sustatzea zonalde horietan. Inbertsio hori enpresa berriek edo lehendik daudenek eginikoa izan daiteke eta lehentasuna izango dute zuzenean honako hauekin lotuta dauden inbertsioek: produktuaren transformazio-prozesuan hobekuntzak egitea, gaitasunak handitzea edo jarduera berriak garatzea.

   •   EBk «eremu ahul» gisa sailkatu dituen zonaldeei zuzentzen zaie, zeintzuetan diskriminazio positiboko neurriak har baitaitezke, langabezia handia dutelako, bai ekonomia-krisiak beste leku batzuetan baino eragin handiagoa izan duelako, bai hondatutako egitura bat dutelako zonaldearen garapena zailtzen duena.

   •   Enplegua sortzea funtsezko faktorea da programa honetan. Beharrezkoa da muga egokiak ezartzea inbertsioak jaso ahal izateko eta inbertsio horien bidez zuzeneko nahiz zeharkako enplegua sortzen laguntzeko.

   •   Bereziki aipatzen da inbertsioek behar bezala finantzatuta egon behar dutela. Horrela, baliabide propioen gutxieneko estaldura eskatzen da, laguntza jaso dezaketen inbertsioen guztizkoaren % 25ekoa hain zuzen.

Laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira. Horri eta lehen aipatutako eskakizunari esker, enpresek finantza-egitura saneatuak izango dituzte, eta gai izango dira inbertsioak sendotu arteko aurreko urteei eusteko.

Erakunde onuradunak

Agindu honetan jasotako diru-laguntzen onuradun izan daitezke enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak eskaintzen badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak).

Ibaizabal itsasadarraren Ibar Ezkerreko eta Oiartzualdeko udalerriak.

Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, Ibaizabal itsasadarraren Ibar Ezkerra eta Oiartzualdea zonalde ahul gisa sailkatu dira beren ezaugarri sozioekonomikoengatik eta langabezia-indize handiagatik,  bai industria-krisiak beste leku batzuetan baino eragin handiagoa izan duelako, bai hondatutako egitura bat dutelako sustapen ekonomikoan oinarritutako tratamendu bereizia eskatzen duena.

Honako zonalde hauek izango dira Ibaizabal itsasadarraren Ibar Ezkerra eta Oiartzualdea: Espainiarako 2014-2020 Eskualdeko Diru-laguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2014-05-21eko SA 38472 (2014/N) zenbakidun Erabakian jasota daudenak.

Erabaki horretan oinarrituta, honako zonalde hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaizabal itsasadarraren Ibar Ezkerra eta Oiartzualdea:

   •   Oiartzualdea (Gipuzkoa), udalerri hauek osatua: Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani.

   •   Ibaizabal itsasadarra (Bizkaia), udalerri hauek osatua: Sestao, Ortuella, Trapagaran, Abanto, Muskiz, Zierbena, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandio.

Inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko baldintza nagusiak

   a) Enpresa handiek, gutxienez, 3 milioi euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta, gutxienez, 20 lanpostu garbi sortu beharko dituzte; ETEek, aldiz, gutxienez 750.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta gutxienez 5 lanpostu garbi sortu beharko dituzte. Baita ere onartuko dira aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 100 lanpostu sortzen dituzten (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 25 lanpostu garbi sortzen dituzten (enpresa txiki eta ertainen kasuan) enpresen inbertsioak.

   b) Enpresaren baliabide propioak, diru-laguntzak salbu, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea gutxienez.

Laguntza jaso dezakeen inbertsioa

Laguntza jaso dezaketen inbertsiotzat joko dira enpresaren aktiboari gehituko zaizkion aktibo finkoak eskuratzeko inbertsioak, kategoria hauetan: Jabetza Industriala eta Patenteak; Aplikazio informatikoak; Lursailak eta Ondasun naturalak; Eraikuntzak, Instalakuntza teknikoak; Makinak; Tresneria eta Beste instalakuntza batzuk, eta Informazio prozesuetarako ekipoak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Agindu honen esparruan eman beharreko diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira, eta laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10ekoak izango dira.

Diru-laguntzek gehieneko muga bat dute, ez baitira inoiz izango 3.000.000,00 euro baino gehiagokoak enpresa bakoitzeko.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Soni_Toni
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#EMPLEO] Gobierno Vasco autoriza 8.000.000€ para la convocatoria del programa de zonas desfavorecidas #INDARTU 2016➡https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    [#ENPLEGUA] @Gob_eus-ek 8.000.000 € bideratuko ditu berriz 2016 urtean #INDARTU ekimenean ➡ https://t.co/6i7b8x4pHO https://t.co/OSLBzz8Uon

  • @Natxo_Saenz
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#EMPLEO] Gobierno Vasco autoriza 8.000.000€ para la convocatoria del programa de zonas desfavorecidas #INDARTU 2016➡https://t

  • @NatiAlcaide
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#EMPLEO] Gobierno Vasco autoriza 8.000.000€ para la convocatoria del programa de zonas desfavorecidas #INDARTU 2016➡https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    [#EMPLEO] Gobierno Vasco autoriza 8.000.000€ para la convocatoria del programa de zonas desfavorecidas #INDARTU 2016➡https://t.co/Mld4CtkF1b

  • @jansola
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#ENPLEGUA] @Gob_eus-ek 8.000.000 € bideratuko ditu berriz 2016 urtean #INDARTU ekimenean ➡ https://t.co/pWXB9oYl6F https://t.c