Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Turismoaren eta Euskadiko Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Sistemaren lege-proiektuak onartu ditu

2016.eko otsailak 09

Gobernuak jakinarazi du azken olatu- eta haize-erautsien kalteak aztertzen ari dela oraindik, baina aurreratu du duela bi urtekoak baina apalagoak direla

Gobernu-kontseiluak bi lege-proiektu onartu ditu gaur: Turismoarena eta Euskadiko Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Sistemarena. Horren berri eman dute gaur, kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, Eusko Jaurlaritzaren eledun Josu Erkorekarekin batera agerturik.

Horietan lehenengoak, Turismoaren Legeak, hazibidean dagoen eta egunetik egunera Euskadiko ekonomiari eta enpleguari ekarpen handiagoa egiten dion sektore baten errealitatea arautzea du helburu. Hain zuzen, Turismoko BPGa % 5,3 izatetik % 6 ingurura igo da azken bost urteetan; hala, ia 4 milioiko ekarpena egin dio EAEko ekonomiari. Horrenbestez, lege berriak, Eusko Legebiltzarrera sektorearen gehiengoaren babesarekin iritsita, erabilera turistikoko etxebizitzak erregulatuko ditu, bai eta erabilera turistikoko etxebizitzetako logelen alokairua ere.  

Gobernu-kontseiluak oniritzia eman dio Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Sistemaren Lege-proiektuari ere. Hiru helburu nagusi ditu: Euskadiko dokumentu-ondarea babestea, zaintzea eta jendarteratzea, Euskadiko Artxiboen sistema taxutzea, eta herritarrek dokumentazioa eskuratzeko duten aukera laguntzea. Ildo horretan, CESAYDE ahaldundu dute irispide-eskubideari dagokionez indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzeko. Hain zuzen, artxiboko teknikariz eta prestigio aitortuko pertsonez eratutako organo bat da CESAYDE.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak Emakunderekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu du gaur, berdintasuna sustatzeko eta euskal enpresetan sexuan oinarritutako bereizkeria egoerak desagerrarazteko.

EKAITZAREN BALANTZEA

Beste kontu batzuei helduta, ekaitzak Euskadin eragindako kalteen balantzea egin du Eusko Jaurlaritzak. Gobernuak jakinarazi duenez, euskal kostaldean behera egin du olatu eta itsaso zakarrengatiko arriskua eta, hortaz, alerta gorria desaktibatu dute. Nolanahi ere, arratsalde-gau partean alerta laranjari eutsiko zaio, sei metro baino gehiagoko olatuak ere ekar ditzakeen beste itsasgora bat aurreikusita.

Eusko Jaurlaritza kalteraginak ebaluatzen ari da oraindik, baina aurreratu du oraingoan duela bi urteko ekaitzekoak baina apalagoak izan direla kalteak.

2016-02-09ko gai-zerrenda

Prentsa-txostena

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko martxoak 07

    Buenas me gustaría saber cuál es la ley definitiva de turismo, la que aparece en esta página que viene fechada en 2008 http://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/7603/ley_turismo.pdf?1455025615
    , o la que aparece en este otro enlace http://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/6013/Anteproyecto_de_LEY_DE_TURISMO.pdf?1424871074, en el cual tenemos un borrador algo diferente.

    Al no ver ningún documento con fecha de 2016, no queda muy claro por cual nos vamos a regir. Gracias

  • @OrrantiaTar
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco aprueba los proyectos de ley de Turismo, y de Patrimonio Documental y... https://t.co/Z94e0AnN1R

  • @OrainNoticias
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    [2] Asunto destacado ➡ Aprobados proyectos de ley Turismo, y Patrimonio Documental y Sistema de Archivos de Euskadi➡ https://t.co/OSmP944lz0

  • @OrainNoticias
    2016.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    [2] Asunto destacado ➡ Aprobados proyectos de ley Turismo, y Patrimonio Documental y Sistema de Archivos de Euskadi➡ https://t.co/OSmP944lz0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)