Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta altzairugintzaren sektoreak lan-mahai egonkorra eratzea erabaki dute

2016.eko otsailak 08

Eusko Jaurlaritzak eta altzairugintzaren sektoreak lan-mahai egonkorra eratzea erabaki dute gaur arratsaldean egindako bileran. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia eta Industriako sailburuorde Javier Zarraonaindia altzairugintzaren sektoreko ordezkariekin bildu dira sektoreak bizi duen egoera aztertzeko, Eusko Jaurlaritzak egoera horri erantzuteko hasitako laguntza-ildoak ezagutarazteko eta dauden horietaz gain elkarrekin bestelako zer ildo abiaraz ditzaketen aztertzeko.

Sektorearen aldetik, SIDEREX elkartearen ordezkariek ez ezik, Olarra, Nervacero, Gerdau eta Arcelor Mittal enpresen ordezkariek eta euskal sindikatuek ere parte hartu dute aipatutako bileran.

Halaber, Europako Batzordeak sektorearen krisia jorratzeko datorren astean egingo duen bileran Euskadi ere egon beharra nabarmendu dute. Ez dago aurreikusita, izan ere, bilera horretan Industriako ministro José Manuel Soriak parte hartzea. Horri dagokionez, Euskadi ez dela geldirik egongo gogorarazi du Tapiak.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y el sector de la Acería deciden constituir una mesa estable de trabajo https://t.co/WEXXlt0geB

  • @J7Salva
    2016.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco y el sector de la Acería deciden constituir una mesa estable de trabajo ➡ https://t.co/NygAphPjwE

  • @arantxa_tapia
    2016.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco y el sector de la Acería deciden constituir una mesa estable de trabajo ➡ https://t.co/NygAphPjwE

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco y el sector de la Acería deciden constituir una mesa estable de trabajo ➡ https://t.co/NygAphPjwE

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y el sector de la Acería deciden constituir una mesa estable de trabajo ➡ https://t.co/NygAphPjwE

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Asier San Millán (Siderex)