
Eusko Jaurlaritzak gidaliburu bat argitaratu du seme-alabei teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzen erakusteko
- Gainera, emandako aholkuei buruz gurasoek izan ditzaketen zalantzak erantzuteko aholkularitza-zerbitzua emango du
Internet seguruago baten aldeko nazioarteko eguna bihar ospatzekoa dela eta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak EAEko adin txikikoei Internet eta teknologia berriak modu seguru eta arduratsuan erabiltzen erakusteko prestatu dituen ekimenak aurkeztu ditu.
Eusko Jaurlaritzak gida berri bat argitaratu du, seme-alaba teknologikoak dituzten gurasoei zuzendua, eta oinarrizko jarraibideak ematen dizkiena seme-alabak teknologia berrien erabilera arduratsu eta seguruan hezi ditzaten. «Internet eta teknologia berriak, hitz egingo dugu familian?» izeneko eskuliburu berria elebitan egongo da eskura webgune honetan: www.euskadi.eus/zeukesan.
Gainera, hilabete barru, gutxi gorabehera, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak aholkularitza-zerbitzu berri bat eskainiko du, gurasoek familientzako gida horren eta irakasleek DBHko ikasleentzako egON LINE gidaren erabileraren gainean izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Gai horien gaineko galde-erantzunak helbide elektroniko honen bidez kudeatuko dira: egonline@euskadi.eus.
Jaurlaritzak adin txikikoei, irakasleei eta gurasoei teknologia berrien erabilera arduratsu eta segurua sustatzeko baliabideak eskaini nahi dizkie, eta helburu horrekin bat dator aurkezpen-ekitaldi hau, Europako Batzordeak sustatu eta Internet Seguruaren aldeko Europako Sareak (INSAFE) biharko antolatu dituen Internet Seguruagoaren aldeko Eguneko ospakizunen barne dagoena. Sustatzaileek, tartean, aurten ere parte hartuko duen Eusko Jaurlaritzak, teknologia berrien erabilera seguruagoa sustatu nahi dute mundu osoan, bereziki, adin txikikoen eta gazteen artean.
Legegintzaldi honen hasieratik bertatik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hainbat ekimen bultzatu ditu adin txikikoak babesteko Interneteko mehatxuen aurrean. Esaterako, 2015eko Internet Seguruagoaren aldeko Egunean (otsaileko bigarren asteartean izan ohi da), Jaurlaritzak DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak teknologia berrietan hezteko gida pedagogikoa argitaratu zuen. Ikasmaterial hori, egON LINE deritzona, Zeuk Esan ekimenaren webgunean dago eskura: www.euskadi.eus/zeukesan.
Gainera, aipatutako saila da Adin txikikoak eta Internet Sarearen sustatzaileetako bat. Eusko Jaurlaritzako sailen arteko lankidetza sustatzen du sare horrek, Internet modu seguruan eta arduratsuan erabiltzea xede. Helburu horretarako ekintza guztiak harmonizatzen ditu, inplikatutako eragileen artean sinergiak sortuz.
Safer Internet Day 2016 lehiaketa
Bestalde, Internet Seguruagoaren aldeko Eguna dela medio, aurten, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak lehiaketa bat antolatu du, Lehen Hezkuntzako 3. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleei zuzendua.
Parte-hartzaileek apirilaren 25era arteko epea izango dute teknologia berrien eta Interneten erabilera arduratsua sustatzeari buruzko ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko. Bi adin-kategoria bereiziko dira, eta epaimahaiak bosna finalista hautatuko ditu. Edonork bozkatu ahal izango du, eta kategoria bakoitzean boz gehien dituena aterako da garaile. Irabazleak amaierako galan jakinaraziko dira, Lakuan, maiatzean. Jardunaldi horretarako gonbidapena jasoko dute finalistek.
Bihartik aurrera, ikastetxeek eta aisialdi-taldeek lehiaketaren gaineko informazioa jasoko dute, Zeuk Esan webgunean ere eskura egongo dena.
-
2016-02-17
Comentario de Twitter:
Conoces él área de Infancia y Juventud de #Suspergintza? Internet Segura y Educación, también para familias. https://t.co/BEyg7lrR5Y -
2016-02-16
Comentario de Twitter:
Conoces él área de Infancia y Juventud de #Suspergintza? Internet Segura y Educación, también para familias. https://t.co/KzyLsQnT0E -
2016-02-15
Comentario de Twitter:
RT @iEuskadi: #SID2016 Guía para educar en el uso seguro y responsable de nuevas tecnologías https://t.co/xUieHjvsXa vía @Irekia https://t.… -
2016-02-14
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Gidaliburu bat argitaratu dugu seme-alabei teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzen erakusteko ➡ https://t.co/TW1… -
2016-02-14
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Gidaliburu bat argitaratu dugu seme-alabei teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzen erakusteko ➡ https://t.co/TW1… -
2016-02-13
Comentario de Twitter:
El Gob Vasco lanza guía para educar a hijas/hijos en el uso seguro y responsable de nuevas tecnologías https://t.co/5yBwAGSxxx #jovenes -
2016-02-12
Comentario de Twitter:
Infància i #internet. Guia per a educar en l'ús segur i responsable de les noves tecnologies https://t.co/CBDdQwXNDi @Irekia -
2016-02-11
Comentario de Twitter:
RT @iEuskadi: #SID2016 Guía para educar en el uso seguro y responsable de nuevas tecnologías https://t.co/xUieHjvsXa vía @Irekia https://t.… -
2016-02-11
Comentario de Twitter:
Miremos al futuro y el nuevo problema del siglo XXI https://t.co/uLWtJoJZoQ -
2016-02-10
Comentario de Twitter:
RT @iEuskadi: #SID2016 Guía para educar en el uso seguro y responsable de nuevas tecnologías https://t.co/xUieHjvsXa vía @Irekia https://t.… -
2016-02-10
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco lanza una guía para educar a hijos e hijas en el uso seguro y responsable de las nuevas tecnol... https://t.co/cNSmbu9wEl -
2016-02-10
Comentario de Twitter:
RT @vllona: El Gobierno Vasco lanza una guía para educar a hijos e hijas en uso seguro y responsable de las nuevas tecnologías https://t.co… -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Gidaliburu bat argitaratu dugu seme-alabei teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzen erakusteko ➡ https://t.co/TW1… -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Gidaliburu bat argitaratu dugu seme-alabei teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzen erakusteko ➡ https://t.co/TW1… -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
RT @iEuskadi: #SID2016 Guía para educar en el uso seguro y responsable de nuevas tecnologías https://t.co/xUieHjvsXa vía @Irekia https://t.… -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
RT @iEuskadi: #SID2016 Guía para educar en el uso seguro y responsable de nuevas tecnologías https://t.co/xUieHjvsXa vía @Irekia https://t.… -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
RT @ementic: Conoces él área de Infancia y Juventud de #Suspergintza? Internet Segura y Educación, también para familias. https://t.co/R1n… -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
RT @iEuskadi: #SID2016 Guía para educar en el uso seguro y responsable de nuevas tecnologías https://t.co/xUieHjvsXa vía @Irekia https://t.… -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
RT @iEuskadi: #SID2016 Guía para educar en el uso seguro y responsable de nuevas tecnologías https://t.co/xUieHjvsXa vía @Irekia https://t.… -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
Irekia - El Gobierno Vasco lanza una guía para educar a hijos e hijas en el uso seguro y... https://t.co/1mkeiZX6pb -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
Gobierno Vasco lanza una guía para educar a hijos e hijas en el uso seguro y responsable de las nuevas tecnologías.
https://t.co/6RHeSw0McC -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
RT @iniciativaomnia: Gobierno Vasco lanza una guía para educar a hijos e hijas en el uso seguro y responsable de las nuevas tecnologías.
ht… -
2016-02-09
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Gidaliburu bat argitaratu dugu seme-alabei teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzen erakusteko ➡ https://t.co/TW1…