Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskal-saharar espedizio zientifikoa gizadiaren kultura ondarearen bila

2016.eko otsailak 05

Eusko Jaurlaritzak sustatuta, Mendebaldeko Saharan burutuko da kanpaina otsailean zehar

Urtarrilaren amaieran hasi eta otsailean zehar, ikerketa kulturala burutzeko kanpaina berri bat hasiko da Tiriseko (Mendebaldeko Sahara) “lurralde liberatuetan”, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak (SEAD) kudeatutako eremuan. Izatez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak sustatu eta diruz laguntzen duen Mendabaldeko Saharako Esplorazio zientifikoen XX kanpaina da. Gizadiaren Kultura Ondarea lankidetzan ikertu eta zaintzeko esperientzia bakar eta aitzindaria da, zonalde desfaboratu, konplikatu eta lan egiteko zail batean, baina zalantza izpirik gabe ondarean aberatsa.

Otsailean zahar, Andoni Saenz de Buruaga EHUko Historiaurrean irakasleak zuzendutako euskal-saharar ikerketa-talde bat Tiriseko lurretan ibiliko da, Tindoufeko (Argelia) Errefuxiatuen kanpalekuetatik 1000 bat km-ra, bi helburu nagusirekin:

  • gune geografiko zehatzak ezagutzea Tiriseko hiru eskualde administratiboetan (I-tik H-ra, Mijek, Agüenit eta Duguechekoak).
  • Azefaleko duna-zelaia, Mendebaldeko Saharako hego-ekialdeko muturrean, ikuskatzeko lanak jarraitzea.

Bi kasuetan, helburua da Saharako Mendebaldeko arkeologia eta ingurumen-ondasunak kontrolatu eta erregistratzeko lanarekin jarraitzea.

Ikerketa-taldea misio guztietan parte hartu ohi duten aditu euskaldun eta saharar multzo batek osatzen du: Andoni Sáenz de Buruaga (EHU), Hossien Mohamed Ali (SEADeko Kultura Ministerioa), Juan María Arruabarrena (Munibe Taldea, Azkoitia-Gipuzkoa), Ahmed Abdi Ali (SEADeko Protokolo Zuzendaritza), Javier Alberdi (Munibe Taldea, Azkoitia, Gipuzkoa), Daday Mohamed Mberek (SEADeko Presidentzia), Halienna Badadi Ali (SEADeko Kultura Ministerioa) eta Malainin Aomar Sidi Said (SEADeko Defentsa Ministerioa). Talde honi eskoltarako 3-5 pertsona gehitu behar zaizkio, agintari sahararrek espedizioen segurtasuna indartzeko ipiniak.

Kanpaina 2005etik Eusko Jaurlaritzako Kultura saila bultzatzen ari den Mendebaldeko Saharako Kultura Ondarea berreskuratu, zaindu eta babesteko ikerketa eta lankidetza Proiektuaren esparruan sartzen da.

2006tik 2015era guztira 21 ikerketa-misio egin dira, 20 Mendebaldeko Saharako lurraldeetara eta bat Mauritaniara. Emaitzak harrigarriak eta oparoak izan dira arkeologiaren alorrean (mila aztarnategi 6000 hilobi-monumentu baino gehiagorekin), nomaden kulturaren ahozko berreskurapenarenaren eta beduinoekiko elkarbizitzaren praktika antropologikoaren alorrean.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mrketing2020
    2016.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #EXPEDICIÓN científica vasco-saharaui en busca del patrimonio cultural de la humanidad ➡ https://t.co/prvDs1IMds

  • @josebapdh
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #EXPEDICIÓN científica vasco-saharaui en busca del patrimonio cultural de la humanidad ➡ https://t.co/prvDs1IMds

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Andoni Sáenz de Buruaga (UPV/EHU)