Berriak
Eu

OSALANek Laneko Medikuntza eta Erizaintza Kongresuan parte hartuko du Madrilen

2016.eko otsailak 08

OSALANen laneko osasunaren unitateak bere bi proiektu nagusiak eramango ditu Kongresura: prebentzio zerbitzuetako osasun langileentzako Formazio Plana eta Zaintza Kolektiboaren ezarpena lanean.

“Elkarrekin laneko osasuna hobetuz” izenburupean egingo den Kongresuan Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Erakundeak presentzia zabala izango du. Erakundearen zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategiaz hitz egingo du Administrazio Publikoen ikuspegitik arlo honetako estrategiei eskainitako mahaian. Bere hitzaldian euskal estrategiaren lan ardatzen eta ekimenen berri emango du, baita estrategia honek oinarri dituen ideia gako nagusiak zeintzuk diren ere.

OSALANeko laneko osasunaren unitateak bere funtsezko proiektuetako bi eramango ditu Kongresu honetara, beste horrenbeste tailerreran aurkeztuko dituenak. Lehenengoa, langileen osasunaren zaintza kolektiboaz eta prebentzio zerbitzuen aldetik egin beharreko ezarpenari buruzkoa da. OSALANek gai honi buruzko gida oso bat argitaratu zuen iaz eta Madrilen egingo del tailerrean, gidan jasota dauden gai nagusiak landuko dira, hala nola: legedia eta zaintza kolektiboaren antolakuntza eta metodologia irizpideak. Felix Urbaneja medikua, OSALANeko epidemiologia eta informazio sistemen arduraduna eta Arantza Lijó OSALANeko laneko osasun ataleko medikua dira mahai honetako parte hartzaileetako batzuk. Biak, “Laneko zaintza epidemiologikoa: Prebentzio zerbitzuek zaintza kolektiboa ezartzeko gidaliburua”ren egileen lantaldeko kideak dira. Zaintza kolektibo edo epidemiologikoaren aplikazio praktikoan sakontze aldera, Iñaki Korta, Beasaingo CAF enpresako prebentzio zerbitzuko medikuak bere esperientziaren berri emango du. Mahai hau Juan Carlos Coto laneko medikuak eta OSALANeko planifikazio zuzendari ordeak zuzenduko du.

OSALANen parte hartzea prebentzio zerbitzuetako osasun langileen formazio planari buruzko tailerrarekin osatzen da. Langileen osasuna hobetzea helburu hartuta, formazio plan honek, laneko medikuntzan diharduen profesionalak heztea eta eguneratzea bilatzen du, baita, ekintza prebentiboa bera hobetzea ere. 2014a ez geroztik OSALANek, Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteak eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiak bultzatuta martxan jarritako plana da. Tailer honetan horrelako plan bat martxan jartzeko jarraitu beharreko pausuak aztertu eta profesionalek lortzen duten ziurtagirien baliotasunaz hitz egingo da. Juan Carlos Coto, OSALANeko zuzendari ordeak zuzenduko du mahaia eta bertan parte hartuko dute: María Jesús Martín, OSALANeko laneko osasun unitateko medikuak eta Lourdes Iscar-ek, unitate bereko medikua eta formazio planaren arduradun denak. OSALANeko kideez gain, beste bi hizlariak, hauexek: Miguel Martín Zurimendi Lantegi Batuak Fundazioko prebentzio zerbitzuko medikua eta Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteko kidea eta Jun Ignacio Goiria medikua, Bilboko Mediku Zientzien Akademiako kidea eta Bilboko Udaleko prebentzio zerbitzuko arduraduna.

Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Kongresua laneko osasun arloko profesionalen topagune garrantzitsua da. Arlo honetan lanean diharduten profesionalak eta erakundeak batuko dira Madrilen datozen otsailaren 11tik 13ra “Elkarrekin laneko osasuna hobetuz” lemapean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LoliRicoG
    2016.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    @osalanEJGV participará en el Congreso Ncal. de Medicina y Enfermería del Trabajo en Madrid #PRL https://t.co/Q3TWTRr16o

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)