Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Passeusk titulua Iparraldean hedatzen ari da

2016.eko otsailak 05

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak eta Euskotrenek, Iparraldean aritzen den Transports64 autobus konpainiako beste lau lineatara zabaldu dute PASSEUSK tituluaren erabileraren eremua. Otsailaren 1etik aurrera, Transports64 autobus enpresarekin konbinazioa eginez topoaren lineako (Lasarte – Donostia – Hendaia) edozein geltokitik Baionaraino bidaiatzeko aukera ematen zuen PASSEUSK Tren-Bus titulu konbinatua Iparraldeko beste lau lineatan erabili ahal izango da, linea hauetan, hain zuzen ere:

 

811 linea: Baiona/Maule/Atharratze

812 linea: Baiona/Ahurti

813 linea: Baiona/Hasparren/Kanbo

814 linea: Baiona/Kanbo/Ezpeleta

 

Horrela, aipatutako edozein udalerritara edo Urrugne/Urruña, Ciboure/Ziburu, San Juan de Luz/Donibane Lohitzun, Guethary/Getary, Bidart, Biarritz edo Anglet/Angelu bezalako hirietara joan nahi duen edozein pertsonak, joan-etorriko bidaiarengatik 5 euroko prezio murriztua ordainduz egin ahal izango du. Titulua doakoa da 5 urtetik beherako haurrentzat.

 

PASSEUSK titulua aukera bikaina da Euskotrenen Topoaren eraginpeko udalerrietan bizi diren, eguna mugaren beste aldean igaro nahi eta beraien ibilgailu partikularra etxean utzi nahi duten pertsona guztientzat, izan ere, itzulerako bidaia titulua erosi eta hurrengo eguneko gaueko 23:59ak arte luzatzeko aukera izango baitute.

 

Txartelak Topoaren lineako Euskotrenen geltokietako salmenta automatikoko makinetan erosi ahal izango dira. Transports64 konpainiako autobusekin egin beharreko konbinazioa Hendaian egin ahal izango da astelehenetik igandera (Transports64 konpainiaren 816 linea), edo Irun Colonen, larunbatetan eta igandeetan (Transports64 konpainiaren Euskadi Expressen 816 linea).

 

Beraien bidaia lau linea berrietako edozeinetara luzatu nahi dutenek autobus aldaketa egin beharko dute Baionan.

 

Titulu konbinatu berria, Euskotrenen eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak kudeatzen duen Transports64 hiri arteko garraio enpresaren arteko lankidetzaren fruitua da, Akitania-Euskadi Euro-lurraldeak bultzatutako Transfermuga proiektuaren barruan, mugaldeko bi lurraldeen arteko garraioan mugikortasunaren alorrean aurrera egin ahal izateko.

 

Pirinio Atlantikoetako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak urteak daramatzate elkarlanean garraio publikoaren alorrean eta, horrela, Transfermuga proiektuak, Lasarte-Oriatik Baionara edo Akizera trenez bidaiatzeko Passbasque izeneko Euskotrenen eta SNCF tren konpainiaren arteko titulu konbinatua sortzeko aukera eman zuen.

 

Ildo horretan, eta erabiltzaileei zuzendutako mugaz gaindiko garraio zerbitzu eskaintzei buruzko informazio guztia integratzeko xedez, www.transfermuga.eu ataria sortu da. Bertan, indarrean dauden eskaintza guztiei buruzko lehen mailako informazioa eskaintzen da (tarifak, ordutegiak, planoak, etab.), eta baita webguneetara estekak ere, informazio zehatzagoa eskuratu ahal izateko.

 

 

Erabiltzaileek informazio gehiago jaso dezakete www.euskotren.eus, www.transports64.fr edo www.transfermuga.eu webguneetan edo 902 543 210 telefono zenbakira deituz.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @radio_vitoria
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BILLETE TRANSFRONTERIZO] El título #Passeusk se expande en Iparralde ➡ https://t.co/n3ifBtZ19X #AquitaniaEuskadi https://t.co

Komunikabideek behera kargatzeko