Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek Donostian, Inauteriak direla eta, autobusen ibilbidea aldatuko du

2016-02-05

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, larunbatean eta igandean (otsailak 6 eta 7), Donostian Inauterien ospakizuna dela eta, zenbait autobusen ibilbidea aldatuko du.

Larunbatean eta igandean, Inauterien desfilea dela eta, Zumaia – Donostia (UK9, UK10, UK11) lineako zenbait autobusen ibilbidea aldatu beharra dago eta Askatasuna 24 etorbideko geralekua Zubieta 14 kalera eramango da.

Aldaketa honek Donostiatik LARUNBATEAN 15:30ak eta 20:15ak bitartean (biak barne) irteten diren autobusei eragingo die. IGANDEAN eragina izango duten autobusak Donostiatik 10:30ak eta 13:45ak bitartean (biak barne) irtengo direnak izango dira.

Gainerako zerbitzuak ohiko funtzionamendua izango du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute, baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko