Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren Detekzio Goiztiarreko Programek bularreko zein kolon eta ondesteko milatik gora minbizi diagnostikatu zituzten

2016.eko otsailak 04

Minbiziaren Mundu Eguna 2016

Osasuneko sailburu Jon Darpónek programa horiek are gehiago indartzearen alde sailak egindako apustua berretsi du eta bizi-ohitura osasungarrien garrantzia nabarmendu

Iaz 68 milioi euro baino gehiago inbertitu ziren minbiziaren aurkako sendagaietan

Osakidetzako prebentzio-programek bularreko zein kolon eta ondesteko 1.000tik gora minbizi modu goiztiarrean detektatu zituzten 2015ean, baita arrisku handiko 3.000 adenoma baino gehiago ere.

Datuok gaur ezagutarazi ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Minbiziaren Mundu Eguna dela eta. Jon Darpón sailburuak, orobat, «prebentzioaren eta bizi-ohitura osasungarrien garrantzia» nabarmendu du, «banakoei eta populazioari dagokienez; bai eta erakundeek, Euskadikoek kasu honetan, baheketa-programak indartu eta populazio osoari zabaltzeko egindako apustu irmoa ere; ahaztu gabe Osakidetzako eta gizarteko laguntzaren eta sentsibilizazioaren alorrean lan egiten duten elkarte eta taldeetako profesionalen lan bikaina».

Hori horrela, bere Sailak Osakidetzako prebentzio-programak etengabe indartu eta hobetzeko konpromisoa duela adierazi du sailburuak, hori «bizitzan inbertitzea» baita azken batean. 

Hala bada, 2015ean 68.050.762 euro inbertitu ziren minbiziaren aurkako sendagaietan, 2014an baino % 9,67 gehiago; Euskadiko ospitaleetan 17.000 onkologia-paziente daude guztira.

Emakumeetan bularreko minbizia da gehien agertzen den tumorea. 2015ean tumore gaiztoak modu goiztiarrean detektatu zizkieten 621 emakumeri eta Osakidetzako behaketa-programa 1995eko azaroan hasi zenetik bularreko 7.000 minbizi detektatu dira, gehienak oso estadio goiztiarretan, horri esker, eta, horrekin batera, programara gehitutako laguntza-baliabide eta aurrerapenei, tratamendu eraginkorragoei eta eskainitako diziplina anitzeko arreta pertsonalizatuari esker, biziraupen-tasa handiagoa, tratamendu eraginkorragoak eta ez horren inbaditzaileak zein bizi-kalitate handiagoa dituzte Euskadiko pazienteek.

Gaur egun, biziraupen-tasa % 80,7koa da, eta 10 emakumetatik 8k bularra kontserbatzeko tratamendu kirurgikoa eduki ahal izan dute.

Jardueran egon den 20 urteotan, Osakidetzaren Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programaren bitartez, 2 milioitik gora hitzordu eta 1,6 milioi mamografia baino gehiago egin dira ekitate-baldintzetan. Programa horrek parte-hartze indize bikaina izan du, % 80 gaindituta.

Kolon eta ondesteko minbizia, berriz, gehien sortzen den bigarren tumorea da Euskadin, emakume zein gizonetan, bularreko minbiziaren eta prostatakoaren ondoren, hain zuzen. Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-programak, 2015ean, 465 minbizi inbaditzaile modu goiztiarrean diagnostikatu zituen, eta lesio aurregaiztoak, berriz, 3.194 izan ziren. Orotara, 9.124 kolonoskopia egin ziren.

Abian, 2009an, jarri zenetik, diagnostikatutako minbizi inbaditzaileen % 70 modu goiztiarrean detektatzea lortu du, eta 50.000 kolonoskopia baino gehiago egin dituzte. Horrez gain, milioi bat lagunek baino gehiagok jaso dute programan parte hartzeko gonbita, eta legegintzaldi honetan, 50-69 urte arteko pertsona guztiek (xede-populazioa Euskadin), hau da, 586.700 lagun inguruk, Eustaten estimazioen arabera, lehen deialdian. Eta parte-hartze maila % 70etik gorakoa izan da, gainera.

Gorotzetako odol ezkutuaren testaren bidezko bahetzea egiteko gomendioa egiten hasi zen EB 2003. urtetik aurrera, eta Estatuko osasun-sistemak bere gain hartu zuen 2006az geroztik; garai hartan, 50-69 urteko biztanleriaren % 50 eraginpean hartzeko helburua finkatu zuten 2015. urterako. Euskadik, hortaz, % 100a lortu zuen urtebete lehenago, eta Estatuko estaldura, data horretan % 20koa izan zen. Emaitza horiek direla medio, Euskadi kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko programa poblazional onenetako bat da munduan, estaldurari, eraginkortasunari, kalitateari eta parte-hartzeari dagokienez.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 4a

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mrketing2020
    2016.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los Programas de Detección Precoz diagnosticaron de forma temprana más de mil cánceres de mama y colorrectales ➡ https://t.co/B

  • @TriquellBio
    2016.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetza: Los Programas de Detección Precoz diagnosticaron el pasado año más de mil cánceres de mama y colon. https://t.co/

  • @jescoin
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetza: Los Programas de Detección Precoz diagnosticaron el pasado año más de mil cánceres de mama y colon. https://t.co/

  • @jdarpon
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza: Los Programas de Detección Precoz diagnosticaron el pasado año más de mil cánceres de mama y colon. https://t.co/2Lpp4H7Ltc

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    Los Programas de Detección Precoz diagnosticaron de forma temprana más de mil cánceres de mama y colorrectales ➡ https://t.co/RUh2yV8bNL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)