Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

PUNTAKO EUSKAL ENPRESEK TURISMOARI APLIKATUTAKO BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAK AURKEZTU DITUZTE “BASQUE eTOURISM DAY” EGUNEAN

2016.eko otsailak 04
  • Gaur,  “Basque eTourism Day” eguna antolatu da. Eguneko jarduerak turismoaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta daude beren-beregi; izan ere, lehen eskutik ezagutu ahal izango dira Euskadik eremu horretan eskaintzen dituen aurrerapen teknologikoak eta berrikuntzak
  • Bizkaia Aretoan Euskadin egoitza duten punta-puntako 14 enpresa egongo dira turismoari aplikatuta egiten dituzten aurrerapenak eta proiektuak aurkezteko. Foroa ekimenen berri emateko nazioarteko erakusleihoa izango da
  • Jardunaldia ENTER 2016ren testuinguruan egingo da, turismoari aplikatutako I+G+B teknologiari buruz munduan egin den kongresu garrantzitsuenetako batean, alegia. Bilbon izango da otsailaren 5era arte eta 37 herrialdetako 260 profesionalek hartuko dute parte

 Gaur, “Basque eTourism Day” ekitaldia antolatu da ENTER 2016 kongresuaren baitan. Bertara, 150 pertsona baino gehiago bertaratu dira, eta ekimenaren xedea euskal teknologiak turismoari eman diezazkiokeen azken aurrerapenak eta berrikuntzak ezagutzera ematea da. Gaur goizean Bizkaia Aretoan egin den aurkezpenean Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordeak hauxe nabarmendu du: “Euskadiren apustua toki adimentsu eta iraunkor bat lantzea da; izan ere, bi alderdi horiek maila berean dira garrantzitsuak gure turismo-hazkundeak euskal gizartearen premiei eta gure bisitarien itxaropenei behar bezala erantzuteko unean.

Bestalde, Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak zerbitzua edo produktua kudeatzeko euskal erakundeek berrikuntza global eta oso baten alde egiten duten apustu estrategikoaren garrantzia azpimarratu du, baita Bilbo hirira zein Bizkaiko Lurraldera bisitariak erakartzeko prozesuaren eta marketinaren garrantzia ere. Nora Sarasolak zera gehitu du: “turismoaren industriak lehiakortasuna eta profesionaltasuna irabazi behar ditu berrikuntza eta teknologia aplikatuz, batik bat, made by basque companies zigilua badarama. Enpresa askok hazkunde-ahalmen handia duen eta jarduera zein garapen ekonomikoa sortzeko gaitasuna duen alor batean aitzindariak dira”.

ENTER 2016k puntu-puntako euskal enpresa eta korporazioei leku eman nahi die; horretarako,  “Basque eTourism Day” topaketak aukera emango die turismoaren sektoreari aplikatutako aurrerapenak eta proiektuak nazioartean ezagutzera emateko. Gainera, egun honetan, besteak beste, Smart Destination eta eTourism Marketing gaiak jorratuko dira eta teknologia aplikatuarekin zerikusia duten produktu asko erakutsiko dira.

Nazioarteko bokazioa duten punta-puntako korporazioak

Hamalau euskal korporazio egongo dira gaur proiektuak aurkezten. Bertan, turismo-zerbitzuen oinarrizko hornitzaileekin (jatetxeak, landetxeak) integratutako tokiko ekoizleen ekosistema oso baten kudeaketa barne hartzen duten prototipoak garatu dituzte, produktu eta esperientzien agregazio, biltegiratze, prozesatze, banatze eta marketinaren bitartez. Denbora errealean pertsonen kontaketa eta tracking-a egiteko, seinaleztatze digital interaktiboa eskaintzeko, errealitate areagotua edo bisita birtualak egiteko sistemak ezagutzera eman dira.

Euskadi Basque Country turismoa egiteko leku gisa sustatzeko, aurrerapen horietako batzuk aplikatu dira Euskadin, eta honako hauek nabarmen daitezke, besteak beste:

-       Duela gutxi egin den Madrid-FITUR izeneko estatuko turismo-azokarik garrantzitsuenean eskainitako bisita birtualak.

-       Getaria eta Zarautzeko baliabide turistikoak aurkezteko egindako sareko aplikazio berritzailea.

-       Hurbiltzean informazio adierazgarria erakusten duen gida interaktiboa.

-       Errealitate areagotuaren bidez egindako Gasteizko Erdi Aroko hirigune historikoaren berreraikitze birtuala.

Hauexek dira “Basque eTourism Day” egunean proiektuak aurkeztu dituzten erakundeak:

-       MERKATU INTERACTIVA

-       DINYCON SISTEMAS

-       VICOMTECH – IK4

-       HAIKO TECHNOLOGIES

-       IRONTEC

-       B&V Apps

-       SHIP NET PREMIUM

-       BIODIT

-       EGOIN

-       BATURA MOBILE SOLUTIONS

-       ONITY

-       TECNALIA

-       DEUSTO SISTEMAS

-       TURISMO ACCESIBLE Y DEPORTIVO

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    EMPRESAS PUNTERAS VASCAS PRESENTAN SUS NOVEDADES TECNOLÓGICAS APLICADAS AL TURISMO EN EL “BASQUE eTOURISM DAY” https://t.co/6xkfAUn54P

  • @lanbideejgv
    2016.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskal enpresek turismoari aplikatutako berrikuntza teknologikoak aurkeztu dituzte "Basque eTourims Day" egunean https://t.co/8jGPh3V3gy

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    [Basque eTourism day] Puntako euskal enpresak turismoari aplikatutako berrikuntza teknologikoak aurkeztu dituzte ➡ https://t.co/01lT5PUpSe

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)