Berriak
Eu

Urumeako ur-goraldiei aurre egiteko erakundeen arteko batzordearen 14. Batzarra egin da gaur Donostian

2016.eko otsailak 04

16.02.04. Donostia-San Sebastián.

Gaur goizean, Donostiako udalean, Urumea arroan uholdeak ekiditeko erakundeen  arteko batzordearen hamalaugarren bilera egin da. Bilera honetan, Urumean ur-goraldien kalteak murrizteko abian diren ekimenen egoera aztertu da. 

URAk aurreko lauhilabetean Urumean eginiko mantentze lanen txostena aurkeztu du; bertan azaldu denez, lan gehienak enborrak eta ibilguan atzemandako oztopoak kentzeko lanak izan dira, 142.000 euroko inbertsiokoak.

URAk azaldu du Martuteneko lanei puntu desberdinetatik ekin zaiela, hartara lehen faseko lanak 2016ko bukaerarako amai daitezen. URAk azaldutako mugarrien artean, nabarmenenak:

Martuteneko zubia: zubi berriaren egitura eginda dago; urtarriletik apirilera arte  ibaiertzetako zubi-oinak eginten jardungo da.  Bestalde, zubiaren egitura berria apirilean muntatzen hastea aurreikusten da, eta maiatzerako burututa beharko luke. Horiek horrela, abuztu aldera prest beharko luke ibilgailuen trafikorentzat. Lanon erritmoa eta meteorologiak hala ahalbidetzen badu.

Halaber, eskuin ertzetik joango den euri-uren kolektorea eraikitzen ari da, jada eraikitako ekaitz-tangatik eta Goizueta kalearen arteko tartean. Aurreikusitakoren arabera, apirilean bukatuta beharko luke.

Otsailean hasiko da  eraikitzen  harri-lubeta eskuineko ibaiertzean; hain zuzen ere,  ekaitz-tanga eta El Pilarreko pasabiderako tartean.

Aurreikusten da ekaitz-tanga eta hondakin-uren ponpaketa-estazioa maiatzean burutzea; gero egokitzen zaion tresneria jarri ahal izateko.

Tranbia kaleko urbanizazioarei dagokionez: Donostiako udalak lanean dihardu beharrezko lur-eremuak URAri luzatzeko; horrek URAri ahalbidetuko baitio lanok otsailaren bukaerarantz hastea, eta uztailerako prest izatea. Martutenko zubi berria irekitzean trafikoa bideratzeko, besteak beste.

Urumearen ibai-ohearen azpitik, Añarbeko ur-hornidurarako tutuaren atontzea apirilean hasi eta urrian bukatzea aurreikusten da.

Ur-emaria bideratzeko paretak uztailean burututa beharko lukete (eskuineko ertzean), eta abenduan ezkerrekoan.

URAk batzordeari jakinarazi dio lan-erritmoa azkarra dela, eta lanok 2017ko hasierarako burutzea aurreikusten dela, hasierako 30 hilabeteak baino gutxiago.

Ergobia-Akarregiko tarteari dagokionez, URAK azaldu du proiektuaren erredakzioa egiteko agiria prestatzen ari dela, eta ingurumen-organoak jakinarazi diola, jada, Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren nondik norakoak. Hernaniko Udala eta URA koordinatuko dira Akarregin derrigorrezko Plan Berezia sustatu eta onartzeko momentua elkarrekin zehazteko.

Egiako zubiari dagokionez, Donostiako Udaleko teknikariak proiektua gainbegiratzen ari dira, gero MAGRAMAko Kosta-Zerbitzura bidaltzeko.

Txomineko zubiari dagokionez, Donostiako Udalak jakinarazi du hilaren bukaerarako aurrreikusten duela inguruko zonaldea urbanizatzen hastea.

Batzarra Donostiako udaletxean egin da,  eta  ondorengo erakundeek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzako eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek, Donostia, Astigarraga eta Hernaniko Udaletako ordezkariek, Añarbeko Uretako ordezkariek eta, Gobernu zentralaren aldetik, Kosten Zuzendaritzak. Hauekin batera, Martutene, Astigarraga eta Hernaniko bizilagun elkarteen ordezkariek ere hartu dute parte.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)