Berriak
Eu

URAk 4.000 bizilagunen hondakin-urak araztegira bideratuko dituen kolektore tartea abian jarri du, Villabonan

2016.eko otsailak 04

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari atxikitutako Uraren Euskal Agentziak abian jarri du gaur Villabonako 4000 bizilagunen hondakin urak Gipuzkoako Urak kudeatutako Adunako araztegira bideratuko dituen kolektore tarte berri bat: 84 metro luzerako tarte horrek tratatu gabeko hondakin-uren isurketa garrantzitsu bat kenduko dio gainetik Oria ibaiari. 

Izan ere, gaur arte, Villabonako hondakin-uren isurketa hori etengabe jariatzen egon da Zubimusuko zubiaren eskuin ertzeko estribuan. 84 metro luzerako kolektore tarte berri horrek bere garaian Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki zuen kolektore tartearekin bat egingo du, ibaiarekin parez pare doan kaletik doana eta Villabonako Kale Nagusiaren jarraipena. 

Villabonan uholdeei aurre egiteko lanen artean bidenabar egindako kolektore tartea berria 

Lanok Oria ibaiaren ibilgua zabaltzeko eta eskuin ertzean ura bideratzeko pareta berri bat eraikitzeko lanen atal bat dira, Zubimusuko zubiaren inguruan. 

Orain, URAk Zubimusuko zubiaren -Eusko Jaurlaritzako Kultura-Ondarearen Zuzendaritzak katalogaturiko harrizko arkua- erdiko baoa egonkortzeko aurretiazko lanetan dihardu; ondoren, zubiaren hobekuntza hidraulikoari ekin hasi ahal izateko, bai eta puntu horretan ibilguaren zabaltzeari, eta, azkenik, eskuin ertzeko bideratze paretari ekiteko (arkuaren atzealdetik zehar baitoa kolektore berria). 

Helburua da Zubimusu zubiak jatorrizko egitura zati bat gordetzea; eta, era berean, hustuketa ahalmen handiagoa lortzea ezohiko ur-goraldiek sor dezaketen uholde-arriskuari begira. Horien guztien harira gogoratu, halaber, 2011ko ur-goraldian gune asko eta askotan ibaiek gainezka egin eta kalteak eragin zituztela, eta Oria ibaiak egunero batez besteko 700 m3/s gainditu zituela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)