Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Donostiako Inauteriak direla eta, trenen zerbitzu berezia eskainiko du

2016.eko otsailak 04

Euskotrenek larunbatean, otsailaren 6an, eta igandean, otsailaren 7an, arratsaldeko trenen zerbitzu berezia indartuko du Lasarte Oria - Hendaia linean, Donostiako 2016ko Inauterien ospakizuna dela eta.

Lasarte-Donostia-Hendaia linean larunbatetako ohiko zerbitzuari, otsailaren 6ko eta 7ko arratsaldeetan, Donostia-Irun artean trenen eskaintza gehituko zaio (noranzko bietan) 15 minutuz behin.

Zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek dira:

HENDAIARAKO NORANZKOA

IRTEERAK LASARTE-ORIATIK HENDAIARA:
Zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da, zirkulazioak 30 minutuz behin eskainiz. Irteerak Lasartetik 7:30etik 21:30era 30 minutuz behin, horrez gain 22:00etan eta 22:30ean Oiartzuneraino irtengo dira.


IRTEERAK DONOSTIATIK IRUNERAINO:
Ohiko zerbitzua Donostia eta Irun artean tren bereziekin indartuko da. Tren bereziak Donostiatik irtengo dira 15 minutuz behin 15:00etatik 21:45etara.

LASARTERAKO NORANZKOA

IRTEERAK HENDAIATIK LASARTE-ORIARA:
Zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da, trenen zirkulazioa 30 minutuz behin izango da. Irteerak Hendaiatik 8:03tik 21:33ra 30 minutuz behin, horrez gain irteerak 22:03an eta 22:33an Amararaino.
 
IRTEERAK IRUNETIK DONOSTIARAINO:

Ohiko zerbitzua Irun eta Donostia artean tren bereziekin indartuko da. Tren bereziak Irunetik irtengo dira 15 minutuz behin 15:37tik 22:22ra.

Larunbat gaueko trenak ohiko eskaintzaren arabera ibiliko dira, ordu birik behin Lasarte Oria eta Hendaia artean.

 
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko