Berriak Osasuna
Eu

Gero eta gripe-kasu gehiago Euskadin

2016.eko otsailak 04

Gripe-jardueraren tasa 386,5 kasukoa da 100.000 biztanleko.

Tasarik handiena 0 eta 4 urte bitartekoena da.

Sasoia hasi zenetik 50 kasu larri hauteman dira, gripea dela-eta ospitalera eraman behar izan direnak.

Urtarrilean gripe-kasuak berriz gehitu dira; izan ere, joan den astean, gripe-jardueraren tasa 100.000 biztanleko 386,5 kasukoa izan zen. Gaixo gehien izan duen adin-tartea 0 eta 4 urte bitartekoena da, 100.000 biztanleko 2.654,6 kasuko tasarekin.

Azken astean, birus-detekzioa handia izan da. Azterketa mikrobiologikoen arabera, laborategira bidali dituzten laginetatik % 78,6k gripearen birusa zuten. EAEko hiru lurraldeetako Lehen Mailako Arretako zentroetan banatuta dauden eta medikuntza orokorreko 38 medikuk eta 11 pediatrek osatzen duten Mediku Jagoleen Sareak (urtero sasoiko gripea zaintzeko aktibatzen den sarea) emandako datuei jarraiki, isolamenduen artean, A birusa da nagusi (% 98,2).

Denboraldiaren hasieratik, gripearengatik ospitaleratutako pertsonen artean 50 kasu larri erregistratu dira; pertsona horietatik % 56 gizonak dira. Adinari dagokionez, batez bestekoa 54 urtekoa da.

Horietako 29 lagun gripearen aurkako txertaketa-kanpainako arrisku-taldeetakoak dira eta % 66k ez dute gripearen aurkako txertoa jarri 2015-2016 aldian. Horregatik, % 49 ZIUn ospitaleratu behar izan dituzte.

Ospitaleratutakoen % 58k gripearen konplikazioekin lotutako arrisku-faktoreak ditu.

2016ko 4. astean, Lehen Mailako Arretako sarean, gripearen sintomatologia zutela-eta 6.237 kontsulta izan ziren. Lurraldeka, Bizkaian erregistratu zen tasarik altuena: 368,8 kasu 100.000 biztanleko; jarraian Gipuzkoa dator, 100.000 biztanleko 236,6ko tasarekin, eta Araba, 100.000 biztanleko 109,2 kasurekin.

Tasaren gorakada nabarmen hori ikusirik, ospitaletako azpiegitura guztia aktibatzen ari da Osakidetza, gripearen ondorioz Larrialdi zerbitzuetan izan daitekeen laguntza-eskaera beharrei eta etor litezken konplikazioek eragindako ospitaleratze-beharrei erantzuteko.

Osasun Sailetik, sintomatologiak beharrezko eginez gero, joan familiako medikuarengana, Arreta Jarraituko Puntuetara eta, konplikazio larrien kasuan, ospitaleko larrialdietara. 

Gomendioak

Gripea gaixotasun birikoa da, hori dela eta, ez da antibiotikoekin tratatu behar.Antibiotikoek ez dute inolako efikaziarik birusen aurrean. Oso kasu jakinetan bakarrik eta beti medikuak aginduta hartu behar dira antibiotikoak.

Gaixotasun hori desatsegina da, baina onbera biztanle osasuntsuetan, eta ez du tratamendu berezirik behar. Atseden hartzea eta likido asko eta antitermikoak kontsumitzea sukarra eteteko; horiexek dira gomendio nagusiak. Sukarrak jarraitzen badu, medikuarekin hitz egin beharko dugu.

Transmisio- eta kutsatze-indize handia duenez, ezinbestekoa da prebentzio-neurri higienikoak hartzea; adibidez, eztula eta doministiku egitean babestea, eskuak maiz garbitzea eta erabili ostean botatzeko moduko mukizapiak erabiltzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 4a

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BabsonM
    2016.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Los casos continúan creciendo en Euskadi. La actividad gripal se sitúa en 386,5 casos por 100.000 habitantes➡ ht…

  • @DavidC1985
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Los casos continúan creciendo en Euskadi. La actividad gripal se sitúa en 386,5 casos por 100.000 habitantes➡ ht…

  • @radiogorbea
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #GRIPE Los casos continúan creciendo en Euskadi. La actividad gripal se sitúa en 386,5 casos por 100.000 habitantes➡ https…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    #GRIPE Los casos continúan creciendo en Euskadi. La actividad gripal se sitúa en 386,5 casos por 100.000 habitantes➡ https://t.co/Y4PcNAJahl

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    #GRIPE Gero eta kasu gehiago Euskadin. Gripe-jardueraren tasa 386,5 kasukoa da 100.000 biztanleko ➡ https://t.co/SOvZ3HYWwZ

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    #GRIPE Los casos continúan creciendo en Euskadi. La actividad gripal se sitúa en 386,5 casos por 100.000 habitantes➡ https://t.co/DKPmAucBLS

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    #GRIPE Gero eta kasu gehiago Euskadin. Gripe-jardueraren tasa 386,5 kasukoa da 100.000 biztanleko ➡ https://t.co/VE0baVimcH

  • @BdeBarakaldo1
    2016.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: #GRIPE Los casos continúan creciendo en Euskadi. La actividad gripal se sitúa en 386,5 casos por 100.000 habitantes➡ ht…

  • @DaniSamperio
    2016.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [GRIPE] Los casos continúan creciendo en Euskadi y la tasa es de 386,5 casos por 100.000 habitantes ➡ https://t.co/6YJCSKVpQn

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    #GRIPE Gero eta kasu gehiago Euskadin. Gripe-jardueraren tasa 386,5 kasukoa da 100.000 biztanleko ➡ https://t.co/AaPOky0mzs

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    #GRIPE Los casos continúan creciendo en Euskadi. La actividad gripal se sitúa en 386,5 casos por 100.000 habitantes➡ https://t.co/sGtD9H0aPb