Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Europako Batla zordeak ‘CORE LNGashive’ proiektua hautatu du gas natural likidotua (GNL) erregai gisa bultzatzeko

2016.eko otsailak 03
  • Proiektuaren helburua GNLko kate logistiko bat garatzea da, era horretan gasa garraiorako –eta, bereziki, itsas garraiorako– erregai gisa erabiltzeko aukera bultzatu ahal izan dadin.
  • 42 bazkide dituen proiektuak Europako Mediterraneoko eta Atlantikoko korridoreak deskarbonizatzen lagunduko du
  • Euskal itsasgintza sektorean GNL garatzeko aurkeztu diren egitasmoak (Energiaren Euskal Erakundeak, Ibaizabal eta Itsas Gas Bunker Supply-ek landu dituztenak) 4,85 milloi jasoko dituzte Europatik.

Europako Batzordeak Europan Barnako Garraio Sarea garatzeko “Europa konektatu” mekanismoaren (CEF) laguntza-deialdian (2014ko deialdian) esleipenduna izan den CORE LNGashive ekimena hautatu du, eta ekimen horrek 16,5 milioi euroko funtsak jasoko ditu Europako Batzordetik. Proiektuan egingo den guztizko inbertsioa 33 milioi euro izango da.

Proiektua Puertos del Estado erakundeak zuzentzen eta Enagás konpainiak koordinatzen du. 42 bazkide ditu Iberiar Peninsulan: 8 erakunde, hala nola Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusia; 13 portu-agintaritza; eta beste 21 bazkide (industria-bazkideak, GNLko operadoreak, ontzigintza-enpresak, gas likidotua lurruntzeko instalazioak eta beste enpresa batzuk). Aurreikusitakoaren arabera, 2020. urtera arte egikarituko da eta proiektuaren garapenean oinarrituta Estatu espainolean itsas erregai gisa erabiliko den GNLaren ‘Ekintza Nazionalaren Esparrua’ proposatzea du xede. Guztira, 681 proiektu aurkeztu dira Europako deialdi horretan. Horietatik, 263 hautatu dira, eta, horien artean, CORE LNGashive izenekoa dago. 

Proiektuaren helburua Iberiar Penintsulako garraioaren –eta, bereziki, itsas garraioaren– sektorean erregai gisa erabiliko den GNLaren hornidurarako kate logistiko bateratu, seguru eta eraginkor bat garatzea da. Proiektuaren barruan, azpiegiturak egokitzeko eta garapen logistiko eta komertzialerako 20 azterlan egitea hartzen da kontuan (bazkideek bultzatuta), smallscale izeneko zerbitzuak (eskala txikiko hornidura) eta bunkering izeneko zerbitzuak (GNLaren hornidura itsasontzien erregai gisa) eman ahal izan daitezen.

Europar Batasunaren erregai alternatiboen azpiegiturei buruzko 2014/94 Zuzentarauaren ildotik (CleanPowerforTransport), Mediterraneoko eta Atlantikoko korridoreak deskarbonizatzen lagunduko du proiektuak. GNLa ingurumena gehien errespetatzen duten erregai fosiletako bat da, petrolioak eta haren deribatuek baino CO2 gutxiago igortzen baitu (% 30 inguru gutxiago). Gainera, sufre oxidoen (SOx), partikulen (PM) eta nitrogeno oxidoen (NOx) igorpenak murrizten laguntzen du, eta, beraz, ingurumen-araudia betetzea ahalbidetuko du, airearen kalitatea hobea izango baita portu-inguruneetan. Iberiar Penintsulak gas likidotua lurruntzeko 8 instalazio ditu, GNLaren logistikari lotutako know-howa eskaintzen du, eta estrategikoki kokatuta dago (alderdi horiek funtsezkoak dira proiektua garatzeko eta eremu horretan Europako erreferentzia gisa finkatzeko).

Hona hemen proiektuaren 42 bazkideak: Enagás (koordinatzailea); erakunde publikoak: Puertos del Estado, Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusia, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Instituto Enerxético de Galicia (INEGA), Renfe Mercancías, Itsas Salbamendu eta Segurtasunerako Elkartea (SASEMAR), Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa eta Santiagoko Unibertsitatea; 13 portu-agintaritza: Algecirasko Badia, Bartzelona, Bilbo, Cartagena, Ferrol-San Cibrao, Gijón, Huelva, Melilla, Santander, Tarragona, Tenerife, Valentzia eta Vigo; 21 industria-bazkide: Astilleros Armón, Boluda Corporación Marítima, Bureau Veritas, CEPSA, Flota Suardiaz, Fundación Valenciaport, Gas Natural Fenosa, GuascorPower, HAM Criogénica, IDIADA AutomotiveTechnology, ITSAS Gas Bunker Supply, Molgas Energía, Reganosa, Remolcadores Ibaizabal, REN Gasodutos, Saggas, Seaplace, Terminal Catalunya (BEST), Terminal de Contenidors de Barcelona (TCB) eta UTE Remolcadores Barcelona-SAR.     

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)