Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Lanbide Heziketari buruzko bilera, Europako Batzordea eta Euskadiren artean

2016.eko otsailak 03
  • Euskadiko Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalo Europako Batzordeko Enpleguko zuzendariarekin eta Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko zuzendariarekin bildu da Bruselan

Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalo gaur goizean bildu da Europako Batzordearen egoitzan Enplegu eta Lanbide Heziketako zein Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko zuzendariekin. Eusko Jaurlaritzaren eta Europako Batzordearen arteko erakunde-lankidetzaren barruan egin dituzte bilerok  IV. Euskal Plana abiarazi ostean Euskadiko Lanbide Heziketan lortzen ari diren emaitzak aztertzearren. 

2015eko urtarrilean Jorge Arevalo sailburuordeak lehen bilera izan zuen Bruselan aipatutako zuzendariekin, eta Euskadiko Lanbide Heziketan bultzatzen ari diren aldaketa sakonen ezaugarri nagusiak azaldu zizkien. Azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren eta Lanbide Heziketako Europako arduradunen arteko harremana etengabea da, Lanbide Heziketaren modernizazioari dagokionean.

Lehen orduan izan da bilera Europako Batzordearen Enpleguko zuzendari Detlef Eckert jaunarekin eta Europako Batzordeko Lanbide Heziketaren arduradun Joao Santos jaunarekin.

Lanbide Heziketako sailburuordeak abian jarritako prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetzako eredu berriaren barruan egindako ekintzak eta lortutako emaitzak azaldu ditu bilera horretan. Euskadin enpresen lehiakortasun-beharrei zein pertsonen enplegagarritasun-premiei erantzuteko eskainitako nahierako espezializazio-programei buruzko datu zehatzen berri eman die Jorge Arévalok. Lanbide Heziketako zentroek enpresa txiki eta ertainei berrikuntza aplikatuaren arloan produktuak, prozesuak eta zerbitzuak hobetzeko emandako laguntzaren orain arteko emaitzak azaldu eta jakinarazi ere egin dizkie. Horrez gain, lanbide-heziketako zentroen kultura ekintzaileari zein enpresa-sorreraren dinamizazioari buruzko azken datuen berri ere eman du Arévalok. 

Lehen bileraren ostean, agendan aurreikusitako bigarrena ere izan da Europako Batzordeko Hazkunde - Enpresako Zuzendaritza Nagusiaren Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko zuzendari Slawomir Tokarski jaunarekin. Europako Batzordeko Hazkunde - Enpresako Zuzendari Nagusiaren Unitateko buruondoko Mark Nicklas jauna ere izan da hitzordu horretan.

Fabrikazio Aurreratuaren eta Industria 4.0aren esparruan gaitzeko beharrezko diren jakintzak eta gaitasunak eraldatzearen arloan Euskadin garatzen ari diren ekintzak jakinarazi dizkie sailburuordeak bilera horretan. Ekoizpenaren arlo horretan bertan Eusko Jaurlaritzaren eta Estatu Batuetako Minnesotako Estatuaren artean bultzatzen ari diren lankidetza-planaren berri ere eman die.

Lehen bileraren ondoren, Jorge Arevalok azaldu du “Europako agintariak oso interesaturik daudela Euskadiko Lanbide Heziketaren bilakaera eta emaitzak ezagutzeko. Ikasleen nahierako prestakuntzak, formazio dualari eman diogun ikuspegiak, edo proposatzen dugun barne antolaketak aldaketa sakonak eragin dituzte. Euskadiko Lanbide Heziketaren Nazioarteko Campusa martxan ipini izanak ere arreta eta interesa pizten die. Campus honen bidez herrialde askorekin ari gara elkarlanean, hainbat lekutako ikasle eta irakasleak jasotzen ditugu, eta haien esperientziak ezagutzen ditugu”.

Arratsaldean berriz, Tibor Navracsics Komisarioaren Kabinete buruarekin izango du bilera. Bertan, Euskadin Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako aurreikusia dagoen agenda azalduko ditu Arevalo sailburuordeak. Era beran, bi erakundeen arteko lankidetzarako esparru berriak ere aztertuko dira.

Bileran parte hartu duten arduradun europarrek eskertu egin dute emandako informazio guztia. Hemendik aurrera ere Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzeko interes sendoa agertu dute, halaber, guztion artean Europako Lanbide Heziketaren kalitatea bultzatzearren.

Gaur egun, Ikaskuntzarako Europako Aliantzako kidea da Euskadi (horrekin bat egin zuen lehen eskualdea izan zen), eta Europako EARLALL sareko burua da 2014tik (irabazi-asmorik gabeko nazioarteko elkartea 2001ean sortu zen, eskualdeetako gobernuen ekimenez, eta bizitza osoan zeharreko ikasketaren arloan lankidetza sendoak gauzatzea du helburu).

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Xabier_Egibide
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: Reunión sobre Formación Profesional, entre la Comisión Europea y Euskadi https://t.co/4RlIln3YTQ

  • @Confeformacion
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    Reunión sobre Formación Profesional, entre la Comisión Europea y Euskadi https://t.co/4RlIln3YTQ

  • @iElenaR
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@FPeuskadi modelo de #formación en #empleo #innovacion y #emprendimiento https://t.co/fYVSGS7ocH #UE @HETELFP @Gob_eus @j…

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@FPeuskadi modelo de #formación en #empleo #innovacion y #emprendimiento https://t.co/fYVSGS7ocH #UE @HETELFP @Gob_eus @j…

  • @jarevalo_FP
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@FPeuskadi modelo de #formación en #empleo #innovacion y #emprendimiento https://t.co/fYVSGS7ocH #UE @HETELFP @Gob_eus @j…

  • @LuisSaratxaga
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: La @FPEuskadi @Gob_eus referente en la #UE en #empleo #innovacion https://t.co/AxKoXNIYqa

  • @FPeuskadi
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: Lanbide Heziketari buruzko bilera, Europako Batzordea eta Euskadiren artean https://t.co/NYzJUiglLF

  • @aarranzcad
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: La @FPEuskadi @Gob_eus referente en la #UE en #empleo #innovacion https://t.co/AxKoXNIYqa

  • @FPeuskadi
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: La @FPEuskadi @Gob_eus referente en la #UE en #empleo #innovacion https://t.co/AxKoXNIYqa

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: La @FPEuskadi @Gob_eus referente en la #UE en #empleo #innovacion https://t.co/AxKoXNIYqa

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)