Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak kezka adierazi du Estatuko lau alderdi handiek inbestitura-akordioak lortzeko erakutsitako borondate-faltagatik

2016.eko otsailak 03

Lehendakariak, Iñigo Urkulluk, kezka adierazi du Estatuko lau alderdi politikoek Madrilen gobernagarritasun-akordioak lortzeko erakutsitako borondate-falta dela eta. Horiek horrela, zailtzat jotzen du Pedro Sánchez hautagai sozialistaren inbestitura. Lehendakariak Donostia Unibertsitate Ospitaleko Gipuzkoa Laborategia bisitatu ostean egin ditu adierazpenok.

Kazetarien galderei erantzunez, Felipe VI.a Erregeak atzo hartutako erabakia aztertu du Urkulluk; hain zuzen, inbestiturarako hautagai gisa Pedro Sánchez proposatzekoa. Lehendakariak ez du isilean gorde sozialistak inbestitura ahalbidetzeko adina indar batzeko ezarritako hilabeteko epea «antzua eta alferrikakoa» izango den susmoa, ordezkaritza handieneko lau alderdiek –PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanos– akordioak lortzeko erakutsitako borondate-faltaren aurrean.

Lehendakariak, gainera, uste osoz adierazi du EAJk Espainiako Gobernuko presidente-hautagaiak proposatutako ildoei erantzungo diela; aldi berean, Euskadi lehentasun gisa hartuta, euskaldunon ongizateari eragiten dioten auziak eta autogobernuan sakontzea planteatuko dizkiolarik.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari expresa su preocupación por la falta de voluntad mostrada por los cuatro grandes partidos estatal... https://t.co/Uy8RJXKWIT

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)