Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Kulturaren Euskal Kontseiluak osoko batzordea egin du Bilbon

2016.eko otsailak 02
  • Kultura Auzolanean Planaren baitan 2014-15 epean burututako proiektuen jarraipena egin du Kontseiluak, eta 2016rako proposamenak aztertu

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua buru zela, Kulturaren Euskal Kontseiluak Osoko Batzordea burutu du gaur arratsaldez Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan. Kultura Auzolanean Plana izan da aztergai nagusia bilkuran, bai 2014-2015 epean planaren baitan garatutako proiektuak, bai 2016rako proposatzen direnak.

Batzordean, 2014-2015 eperako Kultura Auzolanean Planaren baitan jasotako kultur proiektu nagusien jarraipena egin dute, eta hauen betetze maila ezagutu. Proiektu hauen inguruan osaturiko txostenak aurkeztu dira, hainbat alorretako proiektuak: arte eszenikoak, ikus-entzunezko nahiz argitalpen sektoreetakoak, euskal arte garaikideari dagozkionak, finantziazio eta fiskalitatearen arlokoak, edo kultura-ohiturak sustatzeari buruzkoak.  

Era berean, osoko batzordean 2016an Kultura Auzolanean Planean jorratuko diren gaiak ere aztertu dira. Kulturaren Euskal Kontseiluak ezarririk ditu gai hauek definitzeko eta gai horiek lehentasuna emateko irizpideak. 2016an zeharkako gaiak izan beharko dute, Administrazio guztiekiko komunak, urtean zehar egikaritzeko bideragarriak, eta prozesuen garapenean eta erakundeen arteko koordinazioaren hobekuntzan egin dezatela ahalegina, produktuak sortzen baino gehiago. Horrela bada, Kultura Auzolanean Planak aurten honako proiektu hauetan egingo du lan: kulturan emakumeen presentzia eta parte hartzearekin zerikusia duten proiektuetan, ondare ez-materialaren ingurukoetan, sorkuntza eta bitartekotzarako guneei buruzko proiektuetan, edo euskal kultur bibliografiaren ingurukoetan.

Batzordea amaitu aurretik, UPV/EHUk Ramon Zalloren zuzendaritzapean kulturaren egoeraz eta balio-katearen inguruan egin duen txostenaren aurrerapena aurkeztu da gaur arratsaldez (“Balio-katearen analisia eta kultura politikarako proposamenak, EAE 2015”).

Kulturaren Euskal Kontseiluaz

Kulturaren Euskal Kontseilua, kulturaren eremuan partaidetza, lankidetza eta aholkularitzarako organoa da, eta bere egiteko nagusia du Kultura Auzolanean plana egokitu, garatu eta ebaluatzea. Kontseiluaren Osoko Batzordea 58 kidek osatzen dute, erakundeen ordezkaritzan batzuk (Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritzako sailak, Foru Aldundiak, Udalak, EUDEL eta EiTB), eta kultur arloko sektore edo erakundeen ordezkaritzan beste batzuk.

 

Eusko Legebiltzarraren proposamenaz izendatutako kideak:

Miren Azkarate Villar

Irune Zuluaga Zamalloa

Gotzon Barandiaran Arteaga

Mikel Toral López

Xabier Olabarrieta Arnaiz

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailetik

Cristina Uriarte Toledo            sailburua

Joxean Muñoz Otaegi             Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea

Patxi Baztarrika Galparsoro    Hizkuntza Politikarako sailburuordea

Imanol Agote Alberro              Kultura Ondarearen zuzendaria

Clara Montero Tellechea         Kultura Sustatzeko zuzendaria

Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetatik

Itziar Agirre Berriotxoa            Ogasun eta Finantza Saila

Juan Maria Zubeldia Arrieta    Herri Administrazio eta Justizia Saila

Asier Vallejo                            Lehendakaritza

Aitor Urzelai                             Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Jesus Fernandez Ibañez         Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

 

Kulturaren eremuko sektore eta erakundeen ordezkaritzan

                Ikusizko arteak:

Itziar Okariz Ijurko

Ismael Manterola Ispizua

Beatriz Herraez Dieguez

 

                Ikus-entzunezkoak:

Xabier Berzosa Cuende

Maialen Beloki Berasategui

Patxo Telleria De la Fuente

 

                Antzerkia:

Ana Pimienta Hernandez

Ana López Asensio

 

                Dantza:

Oier Araolaza Arrieta

Olatz de Andrés Zubillaga

Fernando Sáenz de Ugarte Balza

 

                Musika:

Iñigo Argómaniz Bengoechea

Jon Bagües Erriondo

Iñaki Salvador Noneto

 

                Liburua:

Jose Maria Barandiaran Galdos

Jose Austin Iturri Plaza

Iban Zaldua Gonzalez

 

                Ondarea:

Anabella Barroso Arahuetes

Ander de la Fuente Arana

Asier Madarieta Juaristi

Goyo Layana  Martinez

 

                Zeharkakoak:

Aitziber Atorrasagasti Calcedo

Patxi Azpillaga Goenaga

Cristina Ortega Nuere

Lorea Agirre Dorronsoro

Iker Arroniz Nazabal

Michel Gaztanbide Muñoz

Iban Arantzabal Arrieta

Frank Suarez Istebot

Inguma Martínez

 

Foru Aldundiak

Igone Martinez de Luna,          Araba

Joseba Koldo Pz de Heredia   Araba

Lorea Bilbao Ibarra                  Bizkaia

Gonzalo Olabarria Villota         Bizkaia

Denis Itxaso Gonzalez             Gipuzkoa

M Jose Telleria Etxeberria       Gipuzkoa

Udalak

Enrique Ruiz de Gordoa            Gasteiz

Iñaki Prusilla Muñoz                  Gasteiz

Nekane Alonso Santamaría       Bilbo

Iñaki Lpz de Aguileta  Díaz        Bilbo

Miren Azkarate Villar                  Donostia

 

EUDEL

Imanol Landa Jauregi

Koldo Iturbe Mendilibar

EITB

Maite Iturbe Mendialdua  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)