Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cristina Uriartek "Hezkuntza-bikaintasunerantz" txostena aurkeztu du

2016.eko otsailak 03

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak “Hezkuntza-bikaintasunerantz” txostena aurkeztu du gaur goizez Bilbon. ISEI-IVEIk (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak) osaturiko txostena da.

Euskal Hezkuntza Sistema aztertu eta beronen hobekuntzan aurrera egiten jarraitzeko lagungarri izango da txosten hau, Hezkuntza arloan aurreratuen dauden herrialdeek eskaintzen dituzten gakoak aintzat hartuta. Txostenak, jarduera egokiak dituztela demostratu duten herrialdeen hainbat alderdi hartu ditu aintzat, bai eta horiekin izan dituzten emaitza onak ere. Gaur aurkezturiko dokumentuak jarduera egoki horietako batzuk jasotzen ditu.

Euskadira begira jarrita, eta ekitate maila ona lortu ondoren, hezkuntza-bikaintasuna lortzeko lanean jarraitzea dagokigu. Horixe da Euskal Hezkuntza Sistemaren lehentasunezko helburuetako bat.

Horregatik, ISEI-IVEIren txostenak gure hezkuntza sistema ere aztertzen du, gure sisteman paradigmatikotzat jotzen diren alderdi horiek jasoz, ahalegin handiagoa eginez ekin beharreko aspektuak ere identifikatu ahal izateko. Izan ere, aurrera egiten jarraitzeko, abiapuntua zein den ere ezagutu egin behar baita, eta hortik abiatuta, epe labur, ertain nahiz luzerako helburuak ezarri.

Txosten honetatik bi ondorio nagusia ateratzen dira. Batetik, hezkuntza sistema ebaluatzearen garrantzia. Eta bestetik, Euskal Hezkuntza Sistemak bere ebaluazio sistema propioa eraikitzen jarraitu beharra daukala, hezkuntza eredu pedagogikoari erantzun emango diona. Era berean, gaur aurkezturiko dokumentuak Hobekuntza Plana egiteko eta Euskadin hezkuntza-bikaintasunerantz jarraitzeko gakoak ere ematen ditu,

Txosten osoa eskuragarri dago ISEI-IVEIren webgunean.

http://www.isei-ivei.hezkuntza.net/web/guest

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La consejera Cristina Uriarte ha presentado el informe “Hacia la excelencia educativa”, elaborado por ISEI-IVEI ➡ https://t.co

  • @GlaciarBlue
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Cristina Uriarte ha presentado el informe "Hacia la excelencia educativa" https://t.co/Bi1d1vd5SL

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Aizpurua (ISEI IVEI)