Berriak Lehendakaritza
qrcode

Urkullu: "Osakidetzako profesionalek sortzen duten giza kapitalak bermatzen die euskal herritarrei kalitatzeko zerbitzua"

2016-02-03
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neonatologiako eta Pneumologiako area berriztatuak bisitatu ditu, baita Gipuzkoa laborategi berriki robotizatua ere, eta azpimarratu du egindako esfortzua, errakuntzak minimizatzeko eta instalazioetako erosotasuna eta berritasuna hobetzeko

Osakidetzako profesionalek sortzen duten giza kapitala da kalitateko zerbitzua bermatzen diena euskal herritar guztiei. Horixe esan du gaur goizean Iñigo Urkullu Lehendakariak Ospitaleko Neonatologiako eta Pneumologiako areak eta Gipuzkoa laborategiko instalazioak, guztiak oraintsu berriztatuak, bisitatu ondoren.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, zeina Jon Darpon Osasun sailburuarekin eta Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari orokorrarekin batera egon baita instalazioen ikustaldian, azpimarratu du Osakidetzako langileek Zerbitzu publikoa emateko duten bokazioa. Eusko Jaurlaritzak partekatzen duen konpromisoa da hori, eta egunez egunez islatzen da  osasun arretaren etengabeko hobekuntzan Euskadin.

Lehendakariak gogora ekarri du aurten 3.422 miloi euro bideratuko direla Osasun Sailera, hots, aurrekontuaren ia hiru eurotik bat. “Jakitun gara herritarren beharren hazkuntzaz –adierazi du–, baina egiaztaturik dago ezen, dugun antolamendu profesionalari esker, kalitateko zerbitzu bat bermatu diezaiekegula euskal herritar guztiei.

Urkullu Lehendakariak ikuskaturiko zerbitzuetako hiru ezaugarri  azpimarratu ditu (komunak direnak Donostia Unibertsitate Ospitalean bertan eta Osakidetza guztian):  "segurtasuna eta errakuntzak minimizatzea, paziente eta profesionalentzako erosotasuna, eta inbertsioak eta modernizatzea (instalazio berriztatuetan froga daitekeena, laborategien robotizazioa barne).

Irakurri hemen prentsa oharra

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @GlaciarBlue
    2016-02-03

    Comentario de Twitter:
    Urkullu: “El capital humano de los y las profesionales de Osakidetza es lo que garantiza a la ciudadanía vasca ... https://t.co/3WjCmVqedG

  • Argazkia SN Robot
    @jdarpon
    2016-02-03

    Comentario de Twitter:
    Urkullu: Los y las profesionales de Osakidetza garantizan a la ciudadanía vasca un servicio público de calidad https://t.co/zNAQpAW3Qx

  • Argazkia SN Robot
    @uriz_javier
    2016-02-03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: @IUrkullu-k Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neonatologiako eta Pneumologiako area berriztatuak bisitatu ditu ➡ https:…

  • Argazkia SN Robot
    @uriz_javier
    2016-02-03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: @IUrkullu visita las renovadas áreas de Neonatología, Neumología y Laboratorio del Hospital Universitario Donostia ➡ ht…

  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2016-02-03

    Comentario de Twitter:
    @IUrkullu visita las renovadas áreas de Neonatología, Neumología y Laboratorio del Hospital Universitario Donostia ➡ https://t.co/r2dptNtkKA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)