Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Sailarteko Batzorde batek 2020rako enpleguaren Euskal Estrategia landuko du (Gobernu Bilera 2016-02-02)

2016.eko otsailak 02

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak gobernu-kontseiluari gaur jakinarazi dio 2020rako Euskal Estrategia lantzeko lan-prozesu bat hasi dela; maiatzaren bukaerarako amaitutako egotea espero da aipatutako prozesua.  Estrategia honetan Lehendakaritzak koordinatutako Sailarteko Batzorde batek egingo du lan eta bertan parte hartuko dute Estrategia honen diseinuarekin harremanik zuzenena duten gobernuko arloek; hala, Estrategia honetan parte hartuko dute arlo hauetako Sailburuordetzetako titularrek: Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuna; Industria; Enplegua eta Lana; Ekonomia eta Aurrekontuak eta Lanbide Heziketa, baita Lanbideko Zuzendaritza Nagusiak ere.

Gobernuaren ustez, enplegua da herritarrak gehien kezkatzen dituen gaietako bat, inpaktu sozial orokorra baitu gai honek. Hori dela eta, lehen mailako lehentasuna duen politika da.

Euskal Autonomia Erkidegoko adierazle makroekonomiek adierazten dute, agidanez, badela hasi berri den susperraldi bat, eta beharrezkoa da hori sendotzea. Ildo horri jarraiki, beharrezkoa da, besteak beste, gazteen langabezia eta adinean aurrerago dauden herritarren langabezia bezalako egitura estrukturalei heltzea; zeren iraupen luzeko langabeen kolektibo bihurtzeko arrisku handia dute eta, hala, horiek gutxitu ordez, denboran zehar kroniko bihurtu eta horien munta handitu egingo da.

Plan honek estrategia erako formulazio bat behar du, gizartearentzat erreferentzia izan dadin, sistema produktiboa garatzeko esparrurik egokiena bidera dezan eta hainbat eragile sozialek zein ekonomikok bat egiteko balio dezan politika, gizarte, lan, hezkuntza eta enpresako ekintzarako helburu eta jarraibide komunei dagokienez.

Estrategia hori, gainera, partaidetza sozial handienarekin diseinatu beharko da, zehazki, errealitatearen eta gure lan-merkaturen prospektibaren eta, batez ere, gure sektore produktiboen bilakaera aurreikusgarrien ezagutzarik handiena duten eragileen ekarpenekin.

Euskadiko Hiruko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren baitan, 2015eko urtarrilean adostu zen estrategia berri baten inguruan gogoeta egin eta diseinatu egin behar zela, aurrekoaren indarraldia amaitu ondoren eta enplegurako politika aktiboen transferentzia-prozesua amaitu ostean. Hitzarmen horretan oinarri partekatu batzuk eratu ziren gogoeta-prozesuari hasiera emate aldera, eta oinarri horien artean hauek dira aipatzekoak: hazkunde adimentsu, jasangarri eta inklusiboaren eredu bat; 2020rako denbora-horizontearekin bat egitea Europa 2020 Estrategiak eta berrikuntza zein espezializazio adimentsuaren gogoeta estrategikoak, hain justu, horren bidez Euskadik bere lehentasunezko sektoreak eta garapen ekonomikoko bektoreak zehaztu ditu; enpleguaren, hezkuntzaren zein prestakuntzaren eta garapen ekonomikoaren zein enpresarialarekin zerikusia duten plan publikoetan dagoeneko zehaztuta dauden gako estrategikoak eta operatiboak aztertzea; eta enpleguaren etorkizunean eragingo duten alor guztiak aztertzea. Hori guztia egingo da estrategian osoki integratuta, eta enplegu-politiken eta ekonomiako, gizarteko eta hezkuntzako politiken arteko batasunarekin babestuta.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau