Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gobernuak Arreta Goiztiarrerako Dekretu bat onartu du 0-6 urte bitarteko haurrentzat (Gobernu Bilera 2016-02-02)

2016.eko otsailak 02

Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hala proposatuta, gaur onartu du Arreta Goiztiarrerako Dekretua. Horren helburua da oinarrizko arauak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuen arloan Arreta Goiztiarraren eremuan egiten diren esku-hartzeak antolatzeko eta koordinatzeko, sail desberdinen jarduketak egokiro koordinatuko diren eredu integral eta efikaz bat bermatzeko helburuarekin.

Eusko Jaurlaritzak beharrezkotzat jo du araudi egoki bat ezartzea, esku-hartze integralaren kalitatea zein efikazia bermatuko duen eredu bat izateko. Esku-hartze hori garapenean nahasmenduak dituzten edo horiek izateko arriskua duten zero urtetik sei urte bitarterako haurrentzat izango da eta bertan parte hartuko dute beren eskumenen baitan jarduketak egiten dituzten hainbat sistemek eta diziplinarteko orientazioko profesionalek. Datuek adierazten dute alterazio horiek arrisku bat direla edo garapenean nahasmenduak sor ditzaketela adin-bitarte horretako haurren % 10 inguruan. Arazo handi bat eta garrantzi handikoa da, beraz.

Haurren garapenaren lehenengo urteetako ezaugarria da funtzioak era progresiboan jasotzen dituztela, hala nola, posturen kontrola, desplazamenduaren autonomia, komunikazioa, ahozko hizkuntza eta interakzio soziala. Bilakaera hau estuki lotua dago umetoki barnean hasitako nerbio-sistemaren heltze-prozesuarekin eta antolamendu emozional zein mentalarekin eta horrek egitura genetiko egoki bat eskatzen du, baita gizakiaren oinarrizko beharrak asetzea ere bai maila biologikoan bai psikoafektiboan.

Elementu horien edozein alteraziok arrisku bat dakar edo adingabeen garapenean nahasmendu ugari ekar ditzake.

Alterazio horiek garapenaren etapetako edozeinetan gerta daitezke: jaio aurrekoan, jaiotza inguruan, jaio ondoren eta/edo garapen goiztiarrean. Nazioartean onartuta dauden estandarren arabera, garapen horrek 0 urtetik 6 urtera bitarteko aldia hartzen du. Datuek adierazten dute alterazio horiek arrisku bat direla edo garapenean nahasmenduak sor ditzaketela adin-bitarte horretako haurren % 10 inguruan. Arazo handi bat eta garrantzi handikoa da, beraz.

Laburbilduz, helburua da inplikatutako sistemetako profesionalen eskura jartzea arreta goiztiarrari buruzko diziplina anitzeko esparru teoriko zein praktikoa eta kontzeptuala, baita baliabideak funtzionalki antolatzeko eta koordinatzeko ereduaren oinarrizko formulazioa ere. Inplikatuta dauden hiru sistemen ardura partekatuari eragotzi gabe, eredu integral eta diziplinartekoak proposatzen duena da instituzio arteko koordinazio-mekanismoetako ardura nagusia Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari ematea funtzionalitate arrazoiak direla bide.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko urtarrilak 23

    Ha pasado un año desde la probación de este decreto, pero en la práctica no parece haber cambiado nada. ¿Podrían informar, por favor, de los pasos que se han dado durante este año para su puesta en práctica?

  • @eajpnvparlament
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [SERVICIOS SOCIOSANITARIOS] El Gobierno aprueba el Decreto de Atención Temprana para los niños de 0 a 6 años ➡ https://t.co/mY7