Berriak
Eu

2016-an Bake-Planaren lehentasuna gizartearentzat erreferentzia etiko eta ekintza ezari aurre egiteko eragin baliagarri izaten jarraitzea da

2016.eko otsailak 03

Bake eta Bizikidetza Planaren sei hilean behingo jarraipen-txostena

Aurreikusi denez, plangintzaren hasieran ezarritako ekimen eta proiektuen guztizko betetze maila handia izango da legealdi amaierarako.

 Jonan Fernández: «Azken fasean, indarkeriaren amaiera ordenatuari eta bizikidetzaren printzipio berritzaileari laguntzea izango da planaren helburu nagusia»

Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planak hasieran ezarritako ekimen eta proiektuen guztizko betetze maila handiarekin helduko dio azken txanpari, gaur goizean Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak, Jonan Fernándezek, planaren sei hilean behingo azken jarraipen-txostena aurkeztean azaldu duenez. «Orain, hau da lehentasuna: planak gizartearentzat erreferentzia etiko eta eraikitzaile izaten jarraitzea, bai eta eragin baliagarri eta positiboa ere, blokeo egoerek sortutako ekintzarik ezari aurre egiteko eta normalizazioaren bidean aurrera egiteko» esan du.

Adierazi duenez, Euskadiko Gobernuak uste osoa du euskal gizarteak trantsizio argi eta atzerapenik gabea nahi du, «iraganekoak behingoz amaitu, eta garai berriak guztiz hasi daitezela». Ildo horretan, azpimarratu du «azken fasean indarkeriaren amaiera ordenatuari eta bizikidetzaren printzipio berritzaileari laguntzea izango da planaren helburu nagusia».

Bake eta Bizikidetza Planaren kudeaketa legealdi amaieran jarriko dute berriz ere kanpo-ebaluazioko prozesupean. Kudeaketaren balantzea, egoeraren diagnostikoa eta ebaluazioaren emaitzak izango dira, hain zuzen, hurrengo urteei begirako bake eta bizikidetzako politika publikoen plangintzarako tresna berri bat prestatzeko oinarria.

Gaur, 2015eko abenduaren 31n, aurkeztutako txostenean jaso denez, planean aurreikusitako 19 ekimenetatik 14k ia % 100ean bete dituzte beren egutegiko konpromisoak; beste lauk % 80 inguruko betetze maila dute eta gainerako ekimena % 60an gauzatu da.  Zuzenean Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren mende dauden ekimenek agertzen dute % 100eko betetze maila.

2015eko bigarren seihilekoko jarduketa nabarmengarriak

2015eko bigarren seihilekoa bi hauteskunderen artean igaro da. Inguruabar horiek planaren kudeaketa baldintzatu dute, baina ez dute haren garapena galarazi. Honako hauek aldi horretako ekimen nabarmengarri batzuk dira:

-Bizikidetzarako politikak Aipatzekoak dira autokritikaren balioei buruzko Zuzendu jardunaldiak egin izana, urriaren 30 eta 31n, Zinexit ostean. Horrez gain, Euskadiko hiru unibertsitateekin elkarlanean jarraitu dugu, bai eta hezkuntza arloko eragileekin, Gazteriaren Kontseiluarekin eta EITBrekin ere, Hitzeman Programaren esperientzia pilotuan eta giza eskubideen iraganeko urraketei buruzko ikerketetan.

-Batera konpromisoa. Irailaren 22an Batera konpromisoa onartu zuten. Biktimei buruzko politika bideratzeko dokumentu bat da; iraganera ez ezik, etorkizunera ere begiratzeko, bai eta bizikidetza eraikitzera eta biktimen eta gizartearen arteko batasuna sustatzera.

-Gogoraren sorrera. Azaroaren 10ean, Memoriaren Egunean, Gogora –Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua abiarazi zen. Aldez aurretik, herritarrek parte hartzeko Memoria Plaza kanpaina bat egin zuten.

-Memoria Historikoa. Memoria Historikoaren Programan ezarritako aurreikuspenei jarraikiz, irailean Memoriaren Ibilbideak dokumentua aurkeztu genuen, eta abenduan, 2015-2020 aldirako EAEko Plana, hobien kokapena ikertzekoa, Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatu eta identifikatzeko.

-Aitortu gabeko biktimen Legea Abenduaren 11n, lehendakariak Giza eskubideen urraketak jasan dituzten aitortu gabeko biktimei aitorpena eta erreparazioa emateko Legea abiarazteko dekretua sinatu zuen.

2016ko lehenengo seihilekorako aurreikuspenak

Honako hauek dira 2016 urterako aurreikusitako ekimen aipagarrienak:

  • Armagabetzearen eta espetxe-politikaren arloko proposamenak egin eta Espainiako Gobernu berriari aurkeztea; orobat, baita bizikidetzari buruzko akordio-oinarri baterako printzipioen dokumentu bat ere.
  • Giza eskubideen urraketak jasan dituzten aitortu gabeko biktimei aitorpena eta erreparazioa emateko Legea izapidetzea.
  • Biktimei aitorpena emateko hiru ekitaldi egingo dira, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren esparruan:

-otsailak 20, 107/2012an aitortutako biktimentzako ekitaldia.

-martxoak 11, terrorismoaren biktimei aitorpena egiteko ekitaldia.

-maiatzak 7,·frankismoaren biktimei aitorpena egiteko ekitaldia.

  • Terrorismoak mehatxupeko pertsonei eta Ertzaintzaren gaineko eraginari buruz egindako ikerketen aurkezpena.
  • Gizarteratze eredu propio baten aurkezpena, Hitzeman Programako esperientzia pilotutik abiatuta.
  • Torturari buruzko ikerkuntzaren lehen ondorioen aurkezpena, ekainean.
  • Bizikidetzaren arloko Europako proiektuekin lankidetzarako ekimenen programa garatzea.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Jonan Fernándezek aurkeztu du gaur goizean #BakeaBizikidetza Planaren sei hilean behingo jarraipen-txostena ➡ https://t.co/AZo4qP7Ny7

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)