Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak funtzionarioei itzuliko die Espainiako Gobernuaren oinarrizko legeak 2012-an kendutako «35 orduko lan-astea» (Gobernu Bilera 2016-02-02)

2016.eko otsailak 02

Erabakiak 70.000 langileri ekarriko dio onura. Eusko Jaurlaritzak 2000 urtean Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean hartutako konpromisoa betetzen du hala; hau da, sindikatuekin adostutako itunak berriz ere abiaraztekoa, berme ekonomiko handienarekin abiarazi ere.

Gaur onartutako dekretuak 8,7 milioi euroko eragin ekonomikoa izango du. Pertsonal publikoak 22 opor-egun izango ditu eta 6 baimen-egun norberaren kontuetarako.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean biltzeko deia egingo du, datorren asteko ostegunean, langile publikoei beren antzinatasuna dela-eta metatu dituzten egun libreak itzultzeko sindikatuekin adosteko.

Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran, «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioentzako, estatutupeko langileentzako eta langile lan-kontratudunentzako 2016ko lanaldia zehazten duen Dekretua» onartu dute. Dekretuak 1.592 lan-orduko urteko lanaldia ezartzen du; hau da, 2015ekoaren aldean, 22 ordu eta erdian gutxitu da benetako lanaldia. Hala, Eusko Jaurlaritzak bete egin du langile publikoei «35 lan-orduko lan-astea» itzultzeko konpromisoa, sindikatuekin 2000. urtean sinatua eta Espainiako Gobernuak 2012an ezeztatua.

Espainiako Gobernuak oinarrizko araudi hori eman eta hiru urte eta erdira hartu du Eusko Jaurlaritzak erabakia; hau da, aurrekontu eta ekonomikoko egoerak horretarako aukera eman duenean. Aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera izango du indarra.

Horrez gain, 2016ko lanaldiari buruzko dekretuak langile publikoentzako 22 opor-egun eta norberaren kontuetarako beste sei baimen-egun (45 ordu) barne hartzen ditu. Hori guztiori, sektoreko negoziazio-mahaietan ondoren har litezkeen sektore-akordioak gorabehera.

Gaur onartutako Dekretuak 8,7 milioi euroko eragin ekonomikoa izango du. Gastu handiena Osakidetzaren ordezkapenak eta Ertzaintzako langileen ordu-sariak ordaintzeko inbertituko da.

FUNTZIO PUBLIKOAREN MAHAI OROKORRA

Eusko Jaurlaritzak Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean biltzeko deia egingo die sindikatuei, dekretuari buruzko xehetasunen berri emateko eta langile publikoei beren antzinatasuna dela-eta metatu dituzten egun libreak itzultzearen inguruan negoziatzeko. Eusko Jaurlaritzak sindikatuekin egun hauen itzulera adostu nahi du, 2016an indarrean izateko. Bilera, ostegunean, otsailaren 11a, izango da.

70.000 FUNTZIONARIO

Dekretuak euskal administrazio-publikoan lan egiten duten ia 70.000 pertsonei eragingo die: 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioei.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei.
  • Ertzaintzako langileei.
  • Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileei.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-administrazioko funtzionarioei, aplikagarri zaien araubidearen esparruan.
  • Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langileei.
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko lan-kontratuko irakasle eta hezitzaileei.
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko lan-kontratuko langileei.
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari dagozkion erlijioko lan-kontratuko langileei.
  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko eta Segurtasun Saileko lan-kontratuko langileei.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConfeIntersindi
    2016.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @IntersiJusticia: El Gobierno Vasco devuelve al funcionariado las “35 horas semanales” retiradas por ley básica del Gobierno https://t.c

  • @IntersiJusticia
    2016.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco devuelve al funcionariado las “35 horas semanales” retiradas por ley básica del Gobierno https://t.co/ERHexjmEyW

  • @Novoa65793116
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: @Gob_eus devuelve al funcionariado las “35 horas semanales” retiradas por ley básica del Gobierno Español en 2012 ➡ https://t.…