
Gobernuak bere Legegintza Egitarauaren eguneraketa eta seihileko jarraipena onartu ditu (Gobernu Bilera 2016-02-02)
Agindutako ia proiektu guztien prestaketa hasita dago, eta gehienen administrazio-izapideak aurreratuta daude.
Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako legegintzako jarduerak biltzen dituen Legegintza Egitarauaren eguneraketa onartu du gaur. Gobernu-kontseiluaren gaurko bileran, gainera, 2013-2016 aldirako agindutako hogeita bederatzi lege-proiektuek 2015eko bigarren seihilekoan zuten egoera aztertu dute.
Eusko Jaurlaritzak gobernantza eta kudeaketako gardentasun printzipioekin hartutako konpromisoa betetzea aldera, akordioa Eusko Legebiltzarrera bidaliko du, gobernu-ekintza azter dezan.
Legegintza-egitaraua moldagarria eta malgua dela kontuan hartuz, eguneratu egin dute, aurreikusitako bi lege-proiektu ordeztuz –Ingurumena babestekoa eta Enpleguaren Euskal Legea–, eta Gobernu-kontseiluak joan den astean onartu zuen Dopajearen aurkako Legea aldatzeko lege-proiektu berria erantsiz.
Jaurlaritzaren Legegintza-egitarauan aurreikusitako ekimenen egoerari dagokionez, agindutako ia 29 proiektuen prestaketa dago abiarazita eta gehienen administrazio-izapideak aurreratuta daude. Izan ere, gobernu-kontseiluan onartu ondoren, hogei Eusko Legebiltzarrera bidali dituzte.
LEGEGINTZA EGUTEGIAREN JARRAIPENA
2015eko BIGARREN SEIHILEKOA
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua.
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2014/11/11n.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2015/07/07an.
Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2015/06/23an.
Enplegu Publikoaren Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2015/12/22an.
Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen eta Gobernu Onaren Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2015/11/10ean.
Euskal Sektore Publikoko Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2015/11/10ean.
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
Merkataritza jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen hirugarren aldaketaren Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2014/12/30ean.
Emakume Nekazarien Estatutuaren Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2014/11/04an.
Turismo Legearen proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n:Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.
Jaurlaritzaren Kontseilura noiz bidaliko da: 2016ko lehen seihilekoan.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
Enpleguaren Euskal Autonomia Erkidegoko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Bertan behera utzia.
Kooperatiben Euskal Autonomia Erkidegoko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.
Jaurlaritzaren Kontseilura noiz bidaliko da: 2016ko lehen seihilekoan.
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Autonomia Erkidegoko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2015/02/03an.
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Diru-laguntzen eta Laguntzen Euskal Autonomia Erkidegoko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.
Jaurlaritzaren Kontseilura noiz bidaliko da: 2016ko lehen seihilekoan.
Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretua aldatzeko Lege-proiektua
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Prozedura hasteko agindua emana.
Jaurlaritzaren Kontseilura noiz bidaliko da: 2016ko lehen seihilekoan.
2014-2018 aldian aplikatzeko baliabideen banaketarako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundien ekarpenak zehazteko metodologiaren Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Aztertze fasean.
Jaurlaritzaren Kontseilura noiz bidaliko da: 2016ko lehen seihilekoan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen ekainaren 14ko 11/2012 Legea aldatzeko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua.
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2015/07/27an.
2014-2017 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Planaren Lege‑proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua.
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2013/12/10ean.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
Lanbide Heziketaren Euskal Autonomia Erkidegoko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2015/12/29an.
Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.
Jaurlaritzaren Kontseilura noiz bidaliko da: 2016ko lehen seihilekoan.
Agirien eta Agiritegien Euskal Autonomia erkidegoko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.
Jaurlaritzaren Kontseilura noiz bidaliko da: 2016ko lehen seihilekoan.
Kirol-lanbideak betetzearen gaineko Euskal Autonomia Erkidegoko Lege proiektua
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.
Jaurlaritzaren Kontseilura noiz bidaliko da: 2016ko lehen seihilekoan.
Kiroleko Dopinaren aurkakoa Legea aldatzen duen Lege-aurreproiektua
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2016/01/26an.
SEGURTASUN SAILA
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatzeko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua.
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2014/05/13an.
Larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzeko Lege-proiektua
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua.
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2014/07/08an.
Suteen Prebentzio eta Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak Arautzeko Lege proiektua
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua.
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2015/07/27an.
Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua.
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2014/07/01ean.
Poliziaren Euskal Autonomia Erkidegoko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.
Jaurlaritzaren Kontseilura noiz bidaliko da: 2016ko lehen seihilekoan.
OSASUN SAILA
Adikzioen Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua.
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2014/12/09an.
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko Lege Orokorraren proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Bertan behera utzia.
Lurzoruaren kutsadura ekidin eta zuzentzeko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua.
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2014/05/06an.
Portuen Euskal Autonomia Erkidegoko Lege-proiektua.
Tramitazioaren egoera 2015eko abenduaren 31n: Onartua
Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartu da: 2015/11/03an.
-
2016-02-03
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: El Gobierno aprueba la actualizacion y el seguimiento semestral de su Programa Legislativo ➡ https://t.co/PpQW8njwez https://t… -
2016-02-03
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: El Gobierno aprueba la actualizacion y el seguimiento semestral de su Programa Legislativo ➡ https://t.co/PpQW8njwez https://t… -
2016-02-02
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: El Gobierno aprueba la actualizacion y el seguimiento semestral de su Programa Legislativo ➡ https://t.co/PpQW8njwez https://t… -
2016-02-02
Comentario de Twitter:
Gobernuak bere Legegintza Egitarauaren eguneraketa eta seihileko jarraipena onartu ditu ➡ https://t.co/L8AYWPmjin https://t.co/C3ZeNcoHYq -
2016-02-02
Comentario de Twitter:
El Gobierno aprueba la actualizacion y el seguimiento semestral de su Programa Legislativo ➡ https://t.co/PpQW8njwez https://t.co/mzjfIrGneW