Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek ostegunean, otsailaren 4an, Eibarren autobus zerbitzua aldatuko du inauteriak direla eta

2016-02-02


Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren ostegunean, otsailaren 4an, Eibartik igarotzean autobusen ibilbidea aldatuko du Inauterien ospakizuna dela eta.

Datorren ostegunean, otsailaren 4an, Inauterien ekintzen barruan eskola-ikasleen kalejira dela eta, 15:00ak eta 21:00ak bitartean Eibar erdigunea oinezkoentzako bihurtuko da. Hori dela eta, autobus zerbitzuan ondorengo aldaketak sartuko dira:

DB04 MALLABIA-ONDARROA

Mallabia-Ondarroa ibilbidea
15:00etatik aurrera, (erdigunea oinezkoentzako bihurtzen da) behin Untzagako geralekua burutu ondoren (Taxi geralekuaren aurrean) Ermurantz joango dira, saihesbidera sartuz (Elgoibarrerako noranzkoan) Amañako biribilgune berritik, saihesbidetik zirkulatuz Estazio kaletik sartzeko eta Bidebarrieta Kalera sartzeko ohiko ibilbidearekin jarraitzeko.

Ondarroa-Mallabia ibilbidea
Ohiko ibilbidea


DB02 ERMUA-DONOSTIA AP-8

Ermua-Donostia ibilbidea
Behin Untzagako geralekua burututa (Taxi geralekuaren aurrean) Ermurantz joango da, saihesbidera sartuz, Donostiarako noranzkoan, Amañako biribilgune berritik, saihesbidetik zirkulatuz eta Elgoibarren Urazandiko geralekuraino jarraituz eta ohiko ibilbidearekin jarraitu.

Donostia-Ermua ibilbidea
Ohiko ibilbidea

UDALBUS (Eibar)

Amaña-Azitain ibilbidea
16:55etatik aurrera, (erdigunea oinezkoentzako bihurtzen da) behin Untzagako geralekua burutu ondoren (Taxi geralekuaren aurrean) Ermurantz joango dira, saihesbidera sartuz, Elgoibarrerako noranzkoan, Amañako biribilgune berritik, saihesbidetik zirkulatuz Estazio kaletik sartzeko eta Bidebarrieta Kalera sartzeko ohiko ibilbidearekin jarraitzeko.

Azitain-Amaña ibilbidea
Ohiko ibilbidea

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web gunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea dituzte erabilgarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko