Berriak
Eu

URAk Inturia presaren eraisten bukatu du, Leitzaran ibaian

2016.eko otsailak 02

2016.02.02. URAk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikituriko Uraren Euskal Agentziak, Elduainen dagoen Inturia presaren eraisketa-lanon laugarren eta azken fasea bukatu du, Leitzaran ibaian. Inturiako presak ibaiaren uren jario askea eta tokiko faunaren joan-etorriak oztopatzen zituen bere 12 metro altu eta 60 metro luzeko paretarekin.

Inturiako presa zen zalantzarik gabe ibaian zegoen oztoporik nagusiena: izan ere, hartu-eman ekologikoa errotik erauzten baitzuen goi eta beheko tarteen artean. Halaber, urtegi artifizial zabala sortzen zen, eta, hartara, ibai-fauna bertan bizitzeko ezinbesteko diren tarte azkar eta geldiune txikien segida eteten zen.

Presaren tamaina aintzat hartuta, eraisketa atalka egitearen alde egin zen; hartara, ibaiak berak  sedimentu solidoen emari naturala berrezartzea ahalbidetzeko. Aurreneko bi faseak GURATRANS proiektuaren barne egin ziren: Europako proiektu bat, muga administratibo eta geografikoen gainetik, Mendebaldeko Pirinioetako ibai partekatuen kudeaketa hobetzea bilatzen duena. Irailean, lanon hirugarren  fasea burutu zuen URAK. Eta orain, laugarrena eta azkena.   Lanok EBko ingurumena hobetzeko LIFE programaren barne dira.

Jada burututako lau faseetako bakoitzean, presaren altuera bi eta hiru metro artean jaitsarazi da, eta tentuz aritu izan da eraisketak aske zitzakeen sedimentu-kopurua gehiegizkoak izan ez  zitezen (presatik ibaian behera eragin txarrik sor ez zezan).

https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/24140373144/in/dateposted-public/

https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/24473002560/in/dateposted-public/

https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/24400871149/in/dateposted-public/

https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/24140375884/in/dateposted-public/

https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/24742312476/in/dateposted-public/

 

2 iruzkin
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)