Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

EMAS ingurumen-ziurtagirien kopuruari dagokionez, 5. postuan dago Euskadi Europan, Frantziaren, Erresuma Batuaren eta Portugalen aurretik

2016.eko otsailak 02
  • Eusko Jaurlaritzak enpresa eta erakundeek ingurumen-kudeaketaren arloan egiten duten lana aitortzen du, EMAS ziurtagirien bitartez
  • Urkullu lehendakaria: «enpresok benetako "ingurumen-indarra" dira; izan ere, 2.887 erakunde dira, 10.000 planta baino gehiago dituztenak, eta garapen-eredua aldatzeko hasi dugun prozesuan eraldaketa-gaitasun handia dute»
  • Ana Oregi: «EMAS kudeaketa-sistema duten erakundeek berme-, eraginkortasun- eta gardentasun-balioak eskaintzen dizkiete beren bezero eta hornitzaileei, baita, oro har, gizarteari ere»
  • EMAS erregistro-ziurtagiriaren 20. urteurrena: Lehendakaritzan egin den ekitaldian, 63 ziurtagiri entregatu dira; urrezko 3, 15 urteko enpresentzat; zilarrezko 15, 10 urteko enpresentzat; brontzezko 17, 5 urteko enpresentzat; eta 28, ziurtagiria lortu berri duten enpresentzat. Orotara, 82 euskal enpresak dute akreditazioa.

Eusko Jaurlaritzak EAEn EMAS ingurumen-ziurtagiria lortu duten 28 euskal erakunde aintzatetsi ditu gaur arratsaldean; baita Eco-Management and Audit Scheme (edo ekokudeaketako eta ekoikuskaritzako Europar Batasunaren erregelamendua) akreditazioari eutsi diotenak ere. Horren bitartez, Europar Batasunak ingurumen-kudeaketako sistema bat ezarri duten eta etengabe hobetzeko konpromisoa hartu duten erakundeak aintzatesten ditu –konpromiso hori ikuskaritza independenteen bitartez egiaztatzen da. Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, «enpresok benetako "ingurumen-indarra" dira; izan ere, 2.887 erakunde dira, 10.000 planta baino gehiago dituztenak, eta garapen-eredua aldatzeko hasi dugun prozesuan eraldaketa-gaitasun handia dute».

Ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan egin da, Europako EMAS ingurumen-kudeaketako sistemaren 20. urteurrena zela-eta, eta Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi izan dira buru. Horiez gain, Ingurumeneko sailburuorde Iosu Madariaga, Ihobeko zuzendari Javier Agirre eta Ingurumen Administrazioaren zuzendari Alejandra Iturrioz ere izan dira. EATON INDUSTRIES enpresako zuzendari kudeatzaile Dean Whynachtek ekitaldiaren garrantzia nabarmendu du bertaratutako guztien izenean. Berak zuzentzen duen enpresa, bada, Euskadiko eta Estatuko EMAS erregistroan sartu zen lehena izan zen.

Iñigo Urkullu lehendakariak «ingurumen-indartzat» jo ditu bertaratutako erakundeak, eta, nabarmendu duenez, «10.000 planta erregistratu inguru dituzten 2.887 erakundek duten eraldaketa-gaitasuna oso faktore garrantzitsua da, eta administrazio publikoek aintzat hartu behar dugu garapen-eredua aldatzeko hasi dugun prozesuan».

«Euskadi, EMAS ziurtagiri kopuruari dagokionez, 5. tokian dago Europan Frantziaren, Erresuma Batuaren edo Portugalen aurretik, besteak beste», nabarmendu du Urkulluk, eta zehaztu du «Euskadin, Europan bezala, ingurumen-gaietan lehentasunezkoa klima-aldaketara egokitzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomia zirkularra abiaraztea» dela. «Ekonomikoki bideragarriak eta beste erakunde batzuentzako moldagarriak diren ekonomia zirkularreko proiektuak egiten dituzten enpresei laguntza ematen ari gara», berretsi du.

«Euskadi karbono baxuko eta klimaren ondorioei egokitutako ekonomia lehiakorra duen herrialde bihurtzea dugu helburu, berrikuntza eta garapen teknologikoak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuta», esan du Urkulluk.

EMAS ingurumen-ziurtagiriak herri-administrazioarekiko harremanean erakundeei ematen dizkien abantailak nabarmendu ditu Ana Oregik. Enpresei ingurumen-arloko diru-laguntzak emateko agindua aipatu du, laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkielako «EMAS erregistroa sustatzeko ekintzak egiten dituzten erakundeei, baita erregistroan inskribatzeko edota inskripzioa berritzeko ere».

Oregik zehaztu duenez, «lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko lege berriak onura administratiboak ezartzen ditu egoera-txostenen bidalketa-maiztasunaren edo lurzoruaren kalitatea eta egokitasuna zehazteko prozeduren edo lurzoru kutsatu edo eraldatu gisa izendatutakoa lehengoratzea egiaztatzeko prozedura ren inguruan».

«EMAS kudeaketa-sistema ezartzen duten erakundeek, bezeroei, hornitzaileei eta, oro har, gizarteari bermea, eraginkortasuna eta gardentasuna eskaintzen dizkiete», adierazi du Oregik amaitzeko.

EMAS SISTEMAKO ERAKUNDEAK 

Hauek dira EMAS sistemarekin bat egin berri duten erakundeak:ITELAZPI SA, BOMBARDIER EUROPEAN HOLDINGS SLU –TRAPAGAKO LANTEGIA– , TRANSPORTES PESA SA, SOPELAKO UDALAREN HIRIGINTZA ETA INGURUMEN SAILA, BILBOKO PORTU AGINTARITZA, SPRILUR SA, Enviser Servicios Medio Ambientales SAU, Arabako Industrialdea SA, Beterri Kostako Industrialdea SA, Gipuzkoa Eskualdea - Osakidetza, Belako Lanak SL, Hijos Juan de Garay SA, Engine Power Components Group Europe SL, Plentziako Uri Udala - PLENTZIAKO HONDARTZA, Algeco Construcciones Modulares SL, GOMAVIAL SOLUTIONS SL, PESA LUR SA, TOLOSALDEKO APATTAERREKA INDUSTRIA LURRA SA, URDULIZKO INDUSTRIALDEA SA, DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA SA, GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA SA, ABANTO ZIERBENAKO INDUSTRIALDEA SA, BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA SA, ARRATIAKO INDUSTRIALDEA SA, BIZKAIA SORTALDEKO INDUSTRIALDEA SA, GEOLAN BEASAIN SL, GMSM MEDIO AMBIENTE SA,  INGURUMEN JARDUKETARAKO SOZIETATE PUBLIKOA/SOCIEDAD PÚBLICA DE GESTIÓN AMBIENTAL IHOBE SA.

EMAS sisteman 5 urte daramatzatelako BRONTZE aipamena eman zaie honako enpresa hauei: METRO BILBAO SA, GAIKER FUNDAZIOA ,PIERBURG SA, BEASAIN BHI (TXINDOKI EGOITZA), SAITEC SA,Terminal Portuaria de Estaciones de Servicio de Guipúzcoa SA, BAKIOKO UDALAREN INGURUMEN ETA ZERBITZU SAILA-Bakioko hondartza, SANTURTZIKO ZIKLO KONBINATUKO ZENTRAL TERMIKOA, GRUPO4, TERMINALES PORTUARIAS SL (BILBO), PAPRESA, OSAKIDETZA BILBO-BASURTU ESI, FACTOR CO2 INTEGRAL SERVICES SL, GRÁFICAS LANKORPE SL, EUSKAL TRENBIDE SAREA (ETS), FCC AMBITO SA, NOATUM CONTAINER TERMINAL BILBAO SA, eta IKANKRONITEK SL.

EMAS sisteman 10 urte daramatzatelako ZILARRA aipamena eman zaie honako enpresa hauei:  AMURRIOKO UDALAREN NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, MENDI ETA INGURUMEN SAILA, DANOBAT KOOPERATIBA SOZIETATEA, ITP - INDUSTRIA DE TURBO PROPULSORES SA, INTEMAN SA, OBE HETTICH SL en Com. - HETTICH IBERIA SL en Com., ARCELORMITTAL SLU, DONOSTIAKO UDALAREN INGURUMEN ETA ZERBITZU BEREZIEN ZERBITZUA-Zurriolako, Kontxako, Ondarretako hondartzak eta Santa Klara uharteko hondartza, Zarauzko Udalaren udal-zerbitzu teknikoen saila-Zarauzko hondartzaren kudeaketa integrala, PRECICAST BILBAO SA, BEFESA ALUMINIO SL, EUSKALTEL SA, FUCHOSA SL, CEMENTOS LEMONA SA, FUNDACIÓN DIOCESANAS-JESÚS OBRERO FUNDAZIOA, FPK LIGHTWEIGHT TECHNOLOGIES KOOPERATIBA-SOZIETATEA.

Eta EMAS sisteman 15 urte gutxienez daramatzate Euskadiko iru enpresa hauek:BEFESA ZINC ASER SAU, EATON INDUSTRIES SL eta MUNKSJÖ PAPER SA.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2016.eko otsailak 11

    Estimado Sr. López González. Ante todo, gracias por su participación e interés.La Seberia de Garcia Mendoza tiene su correspondiente autorización ambiental integrada y en esta autorización, aunque no exista una ley de olores, es el vector ambiental al que más importancia se le da y la mayoría de las medidas correctoras impuestas están encaminadas a la reducción de la afección por olores. Recientemente se han implantado mejoras para la minimización de los compuestos que generan olor y que actualmente se realiza un seguimiento de la eficacia de las mismas.

  • 2016.eko otsailak 03

    Está muy bien valorar las empresas que se preocupan del Medio Ambiente, también habria que preocuparse de las que no lo hacen. En Ortuella y Trapaga llevamos años aguantando una empresa de transformación de desechos (la Seberia) con una contaminación olorifica que perjudica la calidad de vida de los vecinos y al no existir una Ley de Olores y ser una empresa de interés especial para el G.V. parece que tendremos que aguantarla otros 50 años más.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josean Galera, Amaia Barredo, Iosune Irabien