Berriak
Eu

URAK eta LURGAIA fundazioak Burutu berri dituzte birlandatze-lanak, Oka ibaiko arroan

2016.eko otsailak 01

Bilbao. 2016.02.01. Ibarrangeluko Duruki errekastoko eta Muxikako Leindo ibaiertzetako  birlandatze-lanak burutu berri dituUraren Euskal Agentziak — Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari atxikia — Lurgaia Fundazioaren lankidetzarekin — ingurune naturala kudeatzeko eta bioaniztasunari eusteko lan egiten duen fundazioa —. Hain zuzen ere, ibai horietako zortasun-eremu eta zaintza eremuetan. “Lurraldea zaintzeko hitzarmen” eredua hartu dute aintzat lanok aurrera eramateko.

Lanon funtsa honakoa izan da: lehenik, lur-eremuak atontzeko, zortasun-eremu eta zaintza-eremuetan zeuden oztopoak kendu dira; hori egin eta gero, landatze-eremuak prestatu dira. Hain zuzen ere, Ibarrangeluko Duruki errekastoan eta Muxikako Leindo errekastoan. Guztira 2100 zuhaitz — urkiak, lizarrak eta haltzak — landatu dira: 1500 Durukin; beste 600ak, Leindon.

Lanok 23.656,.83 euroko inbertsioa izan dute: %46a, Ibarrangeluko Duruki errekastoan; %54a, Muxikako Leindo errekastoan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    URA y la Fundación LURGAIA finalizan las labores de revegetación en la Cuenca del Río Oka https://t.co/m1p3flEaV8

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)