Berriak Osasuna
Eu

Basurtoko Unibertsitate Ospitaleak azken belaunaldiko eskaner bat gehitu du: azkarragoa, ziurragoa eta efikazagoa

2016.eko otsailak 01

Osakidetzak abian jarritako modernizazio teknologikoaren esparruan, sareko beste ospitale batzuetan ere ezarritako ekipo berriak pazienteek jasotzen dituzten erradiazio mailak minimizatzen ditu, eta haien emaitza klinikoak eta segurtasuna hobetzen.

 

Osasuneko sailburu Jon Darpónek, adierazi duenez, «pertsonei eskeintzen diegun arreta hobetzeko inbertsio berri bat da» Basurtoko Unibertsitate Ospitalean ezarri berri duten azken belaunaldiko eskanerra. 

Horrela deskribatu du gaur goizean aurkeztu den iturri bakarreko ordenagailu bidezko tomografien eskaner berria. Horri esker, pazienteek jasotako erradiazio-dosia gutxitu eta emaitza klinikoak nahiz pazientearen segurtasuna hobetuko dira. Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberria izan du alboan.

Biek gogorarazi dute euskal osasun-sistema publikoan lehenetsitako ildo estrategikoetako bat dela pazientearen segurtasuna etengabe hobetzea.Hain zuzen, testuinguru horretan kokatu du sailburuak hala Osasun Saila nola Osakidetza osasun-sistemaren teknologiak mantendu eta berritzeko inbertsioen alde egiten ari diren apustu argia.Hala, Bilbo-Basurto ESIan eskaner honez gain, Erradiologiako angiografo bat eta azeleragailu lineal bat berrituko dira aurten, kirurgia-gunearen handitzea eta suspertze-unitate berria abiaraziko, eta Miribilako Osasun eta Espezialitate Zentroa eraikiko. Era berean, Sailburuak aurreratu duenez, Gurutzeta-Ezkerraldea-Enkarterri ESIak angiografo bat berrituko eta Biocruces-eko eraikinaren lanekin jarraituko du; Barrualde-Galdakao ESIan Zornotzako osasun zentroa irekiko; eta Uribe ESIak Urdulizko Ospitale berria zabalduko du, hain zuzen ere, Osakidetzaren langile kopurua 350 lanpostutan handitu ez ezik Bizkaia osoko arreta eta pazieenteen jarioak hobetuko duen azpiegitura.  

Nolanahi ere den, Jon Darpónek profesionalen lana azpimarratu du. Bere esanetan, «zuek bait zarete Osakidetzaren aktibo nagusia». Izan ere, gogoratu duenaren arabera, pertsonalera zuzentzen da Euskal Osasun Zerbitzuaren aurrekontuaren %69a, eta aurten beste Lan Publikoko Eskaintza onartuko da, zeinaren bidez, 1.000 lanpostu  berri gehiago eskeiniko diren: arlo ezberdinetako mediku espezialista eta teknikoak, zein gehienen ataletan ere (erizaintza, laguntzaileak, eta abar.)

 

                                        DATU TEKNIKOAK

Basurtoko Unibertsitate- Ospitaleko eskaner berriak 650.000 euroko inbertsioa eragin du, eta pazienteak jasotako erradiazio-dosia esplorazioko laurden batean murrizteko aukera ematen du.

Teknologia aurreratua duenez, dagoeneko ezarritako aplikazio guztiez gain, berri batzuk ere egiteko gai da: garuneko eta gainerako organoetako perfusioak, hain zuzen. Horrek aukera berriak zabaltzen ditu garuneko infartuei buruzko ikerkuntzaren eta Onkologiako pazienteentzako terapia berriei erantzunaren azterketaren esparruan.

Bestalde, badu  3Dko eskopia erradiologikoko sistema berri bat ere, OTA bidez gidatutako esku-hartzeak egiteko aukera ematen duena. Hari esker, handiagoak dira segurtasuna eta zehaztasuna.

Segurtasunaz bestela, eskaner berriaren bizkortasuna da azpimarratzekoa, 10 segundo besterik ez duelako behar pazientearen gorputza osorik aztertzeko. Abantaila handia da politraumatismoak dituzten pazienteen kasuan. Eskaner berriak lortutako irudiak edozein lanpostutik trabagabe eskuratzeko aukera ematen die Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko profesionalei. 

 

 

Bilbo, 2016ko otsailak 1

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mariajesusmart5
    2016.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Hospital Universitario Basurto incorpora un escáner de última generación más rápido, seguro y eficaz ➡ https://t.co/

  • @lopeziyo3
    2016.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Hospital Universitario Basurto incorpora un escáner de última generación más rápido, seguro y eficaz ➡ https://t.co/

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    El Hospital Universitario Basurto incorpora un escáner de última generación más rápido, seguro y eficaz ➡ https://t.co/v1l4LsK3sv

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak azken belaunaldiko eskaner bat gehitu du: azkarragoa, ziurragoa eta efikazagoa ➡ https://t.co/ouA79onCh4

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak azken belaunaldiko eskaner bat gehitu du: azkarragoa, ziurragoa eta efikazagoa ➡ https://t.co/5BwpPmT7F1

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)