Berriak
Eu

Herritarrek parte hartzeko Memoriaren Plaza ekimenaren fase ibiltariari hasiera eman zaio Bilboko Areatzan

2016.eko otsailak 01
  • Ekimenaren helburua da Euskadin azken urteotan bizitakoari buruzko memoria biltzea eta azaltzea, gogoeta sustatzeko
  • Gogora Institutua eta Bilboko udalak antolatuta, lehen etapa hau otsailaren 1etik 12ra izango da

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak, Jonan Fernandezek, Gogora Institutuko zuzendariak, Aintzane Ezenarrok, eta Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, Memoriaren Plaza ekimenaren fase ibiltariari hasiera eman diote. Herritarrek parte hartzeko proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Honetarako, erakusketa bat prestatu da otsailaren 1etik 12ra bitartean Bilboko Areatzan.

Proiektuaren fase ibiltariak lau xede ditu: memoria jendarteratzea eta partekatzea eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea, herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea, memoriak udalerrien eremuan lantzea eta Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

Aurkezpenean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok «ezagutu, aintzat hartu, aztertu eta jarduteko» kemena eman nahi izan die herritarrei; horretarako, «erasoa gertukoenean jasan duten» pertsonen lekukotza entzutera animatu ditu. Horrez gain, Bakearen eta Bizikidetzaren Bilboko Foro bat sortzeko lanean dihardu Udalak; bertan, «bidea batera eraikitzeko» ekimenak proposatu nahi dituzten guztiek izango dute lekua.

ERAKUSKETAGUNEA

Otsaileko lehen 12 egunetan, Bilbok Areatzan izango da memoriari buruzko erakusketa. Karpa bat ezarriko da, hainbat gunetan banatuta, eta 09:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Honako gune hauek izango ditu:

  • Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
  • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
  • Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.

PROGRAMA

Memoria Plazaren ekitaldiak otsailaren 1ean hasiko dira.

  • Otsailak 1, 11:00etan: Erakusketa zabaltzeko ekitaldia:
  • Otsailak 2, 19:00etan: mahai ingurua, terrorismoaren, polizia-bortizkeria bidegabearen eta frankismoaren biktimen parte-hartzearekin.
  • Otsailak 4, 18:00etan: «Memoria eraikitzen: biktimen eta gizartearen arteko elkarrizketa». Memoriari eta bizikidetzari buruzko talde dinamikak*. (bertaratzea baieztatu behar da)
  • Otsailak 9, 19:00etan: Forum zinema, dokumental honekin: Aldana 1980: isiltasun-eztanda.
  • Otsailak 11, 19:00etan: Forum zinema, dokumental honekin: Autokritikaren balioa

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Memoriaren Plaza 2015eko ekainean hasitako ekimen bat da. Batetik, herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzean datza; bestetik, memoriari buruzko elkarrizketa bat hastea hainbat eztabaida taldeen artean. Lehen fasea amaituta, Gogora Institutuak memoria anitz horiek ikusgai egin eta zabaldu nahi ditu, bere lekukotza eskaini nahi duen ororentzako espazioak sortuz. Horretarako, zenbait erakusketa ibiltari egingo dira, otsailean Bilbon hasita.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gourgreengolf
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Arenal de Bilbao acoge la exposición itinerante de la iniciativa de participación... https://t.co/vwultCQ4bA

  • @IritziakBatuz
    2016.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Arenal de Bilbao acoge la exposición itinerante de la iniciativa de participación ciudadana Plaza de la Memoria ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    El Arenal de Bilbao acoge la exposición itinerante de la iniciativa de participación ciudadana Plaza de la Memoria ➡ https://t.co/MgqFCj3L21

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Mari Aburto, alcalde de Bilbao