Berriak Segurtasuna
Eu

Trafiko Zuzendaritzak Ertzaintzak eta Udaltzaingoek 2016. urtean egingo duten zaintza eta kontrolerako egutegia aurkeztu du

2016.eko urtarrilak 29

Segurtasuna hobetzeko eta biktimen kopurua jaisteko helburua duten kanpainetan abiadura eta bigarren mailako errepideak kontrolatuko dira, batik bat

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok 2016. urtean egingo den zaintza eta kontrolerako egutegia aurkeztu du gaur goizean. Guztira, 36 kanpaina egitea aurreikusi da eta arrisku-faktoreak zaintzeko izango dira. Lan-bileran Trafiko zuzendariarekin batera hauek guztiak izan dira: Ertzaintzako Trafikoaren buru Iñigo Ibarra, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartzia eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Udaltzaingoetako ordezkariak.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak planifikatu eta koordinatzen ditu Ertzaintzak eta Udaltzaingoek urtean zehar egiten dituzten zaintza eta kontrolerako kanpainak.

«Bide-segurtasuna hobetzeko zereginak gizarte osoaren inplikazioa eskatzen du –adierazi du Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok– Nahitaezkoa da administrazioek eta polizia-agenteek era koordinatuan lan egitea, Euskadiko errepideetako eta kaleetako segurtasuna areagotu dadin; eta, horrela, trafiko istripuen ondorioz izaten diren biktimen kopurua jaistea lortuko dugu».

«Egutegi hau –esan du– elkarlanean aritzeak eman duen emaitza da. Polizien arteko koordinazioa eta informazio-trukea erraztuz gero, lana efektiboagoa izango da eta mezua herritarrei argiago iritsiko zaie.»

Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako 2015-2020 aldiko Plan Estrategikoaren baitan zaintza eta kontrolerako ildo bat dago eta, horren bidez, zirkulazioari dagokionez, egokiak ez diren jarrerak berrezteko jarduketak eta ekimenak egingo dira. Ekimen horien artean dago Kontrolen eta Zaintza Kanpainen Plana diseinatzea, gaur aurkeztu dena, esaterako.

«Plan hori prestatzeko –adierazi du Trafikoko zuzendariak- kontuan izan da iazko istripu-tasa. Gehienbat, abiadura eta bigarren mailako errepideak kontrolatuko dira.»

Zaintzak bidean arriskutsuak diren faktoreetan eragin nahi du

Orokorrean, zirkulazio-istripuak hainbat arrazoi batzen direlako gertatzen dira: abiadura desegokia izatea, arreta galtzea, alkohola, drogak edo medikamentuak kontsumitzea... Eta batzen diren arrazoi horiexek dira, hain justu, arrisku-faktoretzat jotzen direnak.  Zaintza eta kontrolerako egutegiak arrisku-faktore horiek izango ditu kontuan, batik bat. Horrela, 36 kanpainak horrela banatuko dira: arreta-galtzea: 3 kanpaina, abiadura: 4 kanpaina, harrapatzeak: 2 kanpaina, alkohola eta drogak: 5 kanpaina, bigarren mailako errepideen kontrola: 4 kanpaina, txirrindulariak eta motoak: kanpaina 1, eskola-autobusetako segurtasun-gailuak: 2 kanpaina, ibilgailu partikularretako segurtasun-gailuak: 2 kanpaina eta merkantzien zein pertsonen garraioa: 13 kanpaina. (Egutegia eranskinean dago).

2015ean, guztira, 12.749 kontrol eta 233.289 proba egin dira, eta 8.835 arau-hauste detektatu dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jefes de Policía Local