Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

San Prudentzio Fundazioa CII. Foro Soziolaboralaren irekiera

2009.eko urriak 15

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta buru izan da gaur Gasteizen San Prudentzio XII. Foro Soziolaboralaren irekieran, eta azpimarratu duenez, "inoiz ez dugu behar adina errepikatuko zer-nolako garrantzia duen lan-ingurune seguru eta osasungarrietan inbertitzeak".

Fundazioa "langileen bizi-kalitatea hobetzeko eta enpresei jarduerak modu bidezko eta arduratsuan garatzen laguntzeko" egiten ari den lana azpimarratu ondoren, sailburuak adierazi du eztabaidarako aukeraturiko gaiek "gaur egun enpresaren alorrean nagusi diren kezka eta ardurak" islatzen dituztela, batez ere arriskuen prebentzio-arloan politika efektiboak garatzeko garaian.

Ildo horretan, azpimarratu du "gainditu gabeko irakasgaia" dela oraindik ere bizitza pertsonala eta familia-bizitza lan-bizitzarekin uztartzea, estatistikek erakusten digutenez oraindik urruti dauden parametroetan baikaude bi egoera horien arteko bidezko uztartzea erreferentziatzat hartzen badugu. "Horri -erantsi du- handicap gehigarria gehitu behar zaio emakume langileez hitz egiten badugu".

Hori horrela, beharrezkoa iruditu zaio "benetako gogoeta" planteatzea egoerari buruz, arazoak hobeto identifikatzeko eta horiei alternatiba egokia emateko.

Gemma Zabaletak ez du ahaztu arriskuen prebentzioa administrazio publikoetan gaineratu beharra, "administrazio publikoek jardunbide egokien adibide izan behar baitute, eta batzuetan, nahi baino gehiagotan egiten dute huts".

 

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 14a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)