Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

ENTER 2016 turismoaren alorreko I+G+b gaiaren inguruan egiten den munduko kongresu garrantzitsuenetako bat da, eta Bilbon antolatuko da datorren astean

2016.eko urtarrilak 29
  • Ekitaldia otsailaren 2tik 5era egingo da. Hogeita hamazazpi herrialdetako pertsona bertaratuko dira erakundeen arteko lankidetzari esker, nazioartean ospe handia duten parte-hartzaileekin
  • ENTER ekitaldiaren testuinguruan, “Basque Day” eguna antolatuko da. Egun horretako jarduerak turismoaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta egongo dira; izan ere, lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzte Euskadik eremu horretan aplikatzeko eskaintzen dituen aurrerapen teknologikoak eta berrikuntzak
  • Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak inauguratuko dute kongresua, 23. edizio honetako laguntzaile eta antolatzaile gisa. Haiekin batera egongo da Lorenzo Cantoni, urtero ekitaldia sustatzeaz arduratzen den IFITT erakundeko presidentea
  • Horiez gain, bertan izango dira Tecnalia, Vicomtech-IK4 eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariak, ENTER 2016ko bazkide teknologikoak eta zientzialari-akademikoak, hurrenez hurren

Bilbok ENTER 2016 foroa hartuko du otsailaren 2tik 5era. Mundu osoan ezaguna den topaketa hori zientziaren, akademiaren, enpresaren eta administrazioaren esparruetako profesionalei zuzenduta dago, eta, bertan, turismoaren sektorean aplika daitezkeen azken berrikuntzak aurkeztuko dira.

Iaz, 2015. urtean, Bilboko Udalak ENTER 2016 kongresua Bizkaiko hiriburuan egiteko hautagaitza aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzarekin eta turismoaren alorrean lanean ari diren Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko hainbat eragilerekin batera.

IFITT sareak urtero, munduko toki desberdin batean antolatzen du kongresua. Sare horrek turismoaren alorreko I+G+B gaia jorratzen du, eta ikerketari eta ezagutzari dagokienez, munduan prestigio handiena duen sarea da. Bertan Tecnalia eta Vicomtech-IK4 euskal zentro teknologikoetako zenbait ikertzailek parte hartzen dute, baita Deustuko Unibertsitateak ere. Ikertzaile horiek kongresu honetako edizioetan parte hartzen dute duela bost urte baino gehiago. Era berean, Deustuko Unibertsitatea IFITT eta Sareko kidea ere bada.

37 herrialdetako 260 profesional baino gehiago

“eTourism: Empowering Places” izenburuarekin iritsiko da aurtengo edizioa, ENTER ekitaldiaren 23. edizioa, alegia. Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da eta 37 herrialdetatik etorriko diren 250 profesional baino gehiago bertaratuko dira, baita nazioartean ospe handia duten hizlariak ere. Helburua da turismo eta abangoardiako garapenetan dauden aurrerapen zientifikoen berri ematea. Halaber, toki turistikoen ahalduntzearekin zerikusia duten alderdiak landuko dira, eta, horretarako, informazio-teknologia berrien balioa azpimarratuko da.

Kongresuaren sustatzailea den IFITT erakundeak (International Federation for Information Technology and Travel and Tourism) antolatzen du ENTER 2016, baina, aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du, guztiak ekitaldiko babesleak baitira zati berdinetan. Gainera, Tecnalia, Vicomtech-IK4 eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak ere parte hartzen dute. Bestalde, Industria eta Turismo Ministerioaren mende dagoen SEGITTUR Turismo Berrikuntza eta Teknologiak Kudeatzeko Estatuko Sozietatea ekitaldian egongo da, babesle gisa.

Euskadin (Bilbon) kongresu hau ospatzearen garrantzia hainbat alderditan oinarritzen da:

  • Kongresuaren gaia eta hitzaldi eta argitalpenen prestigioa. Turismoaren alorreko I+G+B gaia, baita teknologia eta berrikuntzaren bidez toki turistikoen lehiakortasuna hobetzea ere.
  • Parte hartzaileek, speaker zein hizlariek, aukera paregabea eskainiko dute sektorearen aurrerapenak eta berrikuntzak entzun eta ezagutzeko.
  • Proiektu honetako antolatzaileen konbinazioa: hiru erakundeak (udala, aldundia eta Eusko Jaurlaritza), Deustuko Unibertsitatea eta bi korporazio teknologiko nagusienak (TECNALIA eta IK4 Vicomtech).
  • Kongresuaren baitan euskal enpresei zuzendutako “BASQUE DAY” egun bat antolatzeko aukera, non ENTEReko hizlariak eta prestigio handiko beste mintzalari batzuk bilduko diren. Horrez gain, euskal toki turistikoak eta turismoaren alorrean enpresek garatutako proiektu teknologikoak erakusteko show-room bat egongo da.
  • Euskal turismoaren sektoreko profesional guztien prestakuntza.

Kongresua

Foroa asteartean hasiko da, otsailaren 2an, kongresuaren egitarauaren barruan dagoen baina inaugurazio ofizialaren aurretik egingo den jardunaldi batekin (“PhD workshop”). Hain zuzen ere, IKT eta turismoari lotutako gaiak ikertzeko prozesuan dauden doktorego-ikasleei zuzenduta dago, eta IFITTek antolatu du, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen laguntzarekin. Jardunaldia CRAI eraikinean egingo da (Deustuko Unibertsitateko liburutegia).

Lehenago egingo den jarduera horretara 125 pertsona bertaratuko dira, eta abangoardiako gaiei buruzko 18 ikerketa-proposamen ezberdin hautatu dira, hala nola errealitate areagotua edo destino adimendunak. Horiek guztiak aurrerago argitaratuko dira. Gainera, ikerketa-proposamen onenak sari bat jasoko du eta kongresuan aintzatetsiko da.

Asteazkenean, otsailak 3, ENTER 2016ren inaugurazio ofiziala egingo da Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburuarekin eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatearekin, biltzarkide guztiei ongietorria emango diena. Lorenzo Cantoni IFITTeko Presidentea bertan izango da, kongresua aurkeztuko baitu. Orobat, eta inaugurazio instituzionala amaitutakoan, honako hauek hitz egingo dute: José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak, Joseba Jauregizar Tecnaliako zuzendari nagusiak eta Jorge Posada Vicomtech- IK4ko zuzendariondokoa. Ondoren, nazioarteko hizlari ospetsuei bidea emango diete.

Ostegunean, otsailak 4, “Basque eTourism Day” iritsiko da. Egun hori euskal turismoaren sektoreari zuzenduko zaio, eta 143 egongo dira bertan. Xedea da euskal teknologiak turismoari eman diezazkiokeen azken aurrerapenak eta berrikuntzak ezagutzera ematea, besteak beste, Smart Destination eta eTourism Marketing gaiak jorratuko dira eta teknologia aplikatuarekin zerikusia duten produktu asko erakutsiko dira.

Euskal esparruan, merkatuan jada turismoarentzako aplikazio bat duten enpresen eskaintza nabarmendu behar da, besteak beste, Batura Mobile Solutions, Macco Robotics, SHIP NET PREMIUM edo Irontec enpresena.

Era berean, beren eskaintza teknologikoa aurkeztuko duten beste entitate batzuk parte hartuko dute: Tecnalia, Vicomtech-IK4, Segittur, DFRC, Universitat de Barcelona, Iberia, European Travel Commission, edo Turiscopi.

Informazio gehiago:

http://www.enter2016.org

ENTER 2016 ekitaldiaren EGITARAUA:

http://www.enter2016.org/wp-content/uploads/2014/12/program.pdf


KOMUNIKABIDEENTZAKO AGENDA

Asteazkena, otsailaren 3a

08:45.- Inaugurazio instituzionala: Mitxelena Aretoa.

Lorenzo Cantoni IFITTeko Presidentea; Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua; Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea.

Inaugurazio zientifikoa: Joseba Jauregizar Tecnaliako Zuzendari Nagusia; Jorge Posada Vicomtech-IK4ko Zuzendariondokoa; Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko Errektorea; eta Aurkene Alzua Bilboko kongresuko mahaiburua.

19.30.- Harrera ofiziala Bilboko udaletxeko Areto Arabiarrean.

Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotziak zuzenduko du.

Osteguna, otsailaren 4a

08:45.- Basque eTourism Day egunari hasiera ematea. Mitxelena Aretoa. Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo Sailburuordea; Nora Sarasola Bilbao Ekintzako Zuzendari Nagusia.

11:00-11:45.- Bat-bateko adierazpenak Basque Day + bisita produktu teknologikoen erakusketara: Basque Day zer den azalduko dute Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo Sailburuordeak, Nora Sarasola Bilbao Ekintzako Zuzendari Nagusiak eta Lorenzo Cantoni IFITTeko Presidenteak.(Itzulpen-zerbitzua egongo da IFITTeko presidenteari galderak egiteko). Ondoren, bisita gidatu bat egingo da, non euskal enpresek turismoaren arloko aurrerapenak eta aplikazioak erakutsiko dituzten.

Oharra: “Basque e Tourism Day” jardunaldiari buruzko informazioa emango da, eta, bertan, parte hartzen duten enpresa guztien laburpen txiki bat egongo da.

Informazio gehiago:

  • Eusko Jaurlaritza /Basquetour: Belen Alonso 945019943 e Itziar Zarandona 946077598
  • Bilboko Udala: Agustín Atxa 944205342
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Mari Aburto Bilboko alkatea