Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskadiko Justizia-Administrazioko 157 lanpostuko EPE-aren hautaketa-probak martxoan hasiko dira

2016.eko urtarrilak 29
  • Oposizio handiena da, lanpostu kopuruari dagokionez, Justizia Administrazioko langileen transferentzia 1996 gauzatu zenetik.
  • Lehen probak martxoaren 12an, larunbata, egingo dira Kudeaketako Kidegoan funtzionarioko lanpostu bat lortzeko; horretan 1.397 lagunek eman dute izena guztira.
  • Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Administrazioan 2.138 langile daude. Horietatik, % 30  (637 pertsona) bitarteko langileak dira.

Martxoan hasiko dituzte Euskadiko Justizia Administrazioko funtzionarioko 157 lanpostuen Enplegu Publikoaren Eskaintzaren hautaketa-probak. Euskadin 2011tik ez da egin EPErik Justizia Administrazioan; deialdi garrantzitsuena da, halaber, lanpostu kopuruari dagokionez, langile horien transferentzia 1996an egin zutenetik(*).

KIDEGOAK

LANPOSTU KOPURUA

AUZITEGI-MEDIKUNTZA

5

KUDEATZAILEA

34

IZAPIDEGILEA

88

LAGUNTZA JUDIZIALA

30

GUZTIRA

157

Lehen proba martxoaren 12an, larunbata, egin dute EHUren Gasteizko campusean. Kudeatzaileen Kidegoaren txanda librearen oposizioa egiteko izango da. Kategoria horretan 1.397 lagunek eman dute izena guztira.

Hautaketa-proben artean, Eusko Jaurlaritzak azterketak prestatuko ditu, izangaiek Euskal Foru Zuzenbide Zibilaren inguruan dituzten ezagutzak eta euskara-ezagutza egiaztatu ahal izan ditzaten.  Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE-IVAP) egingo ditu bi proba horiek, eta merezimendu gisa balio izango dute. Horrela bada, horiek gainditzen dituztenek aukera gehiago izango dute Euskadiko Justizia Administrazioan sartzeko.

Oposizio horrek bitartekoen tasa murrizten lagunduko du eta EAEko justiziaren arloko zerbitzu publikoen kalitatea hobetuko.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA EAE-N

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Administrazioan 2.138 langile daude. Horietatik, % 29,8 (637 pertsona) bitarteko langileak dira:

 

KARRERAKO FUNTZIONARIOAK 2015

 

 

 

KIDEGOA

KUDEATZAILEA

 

IZAPIDETZEKO KIDEGOA

 

LAGUNTZA JUDIZIALA

 

AUZITEGI MEDIKUNTZA

 

GUZTIRA

 

ARABA

 

78

 

83

 

29

 

4

 

194

 

BIZKAIA

 

290

 

480

 

202

 

26

 

998

 

GIPUZKOA

 

120

 

128

 

51

 

10

 

309

 

EUSKADI

 

488

 

691

 

282

 

40

 

1501

 

BITARTEKO LANGILEAK 2015

 

 

 

KIDEGOA

KUDEATZAILEA

 

IZAPIDETZEKO KIDEGOA

 

LAGUNTZA JUDIZIALA

 

AUZITEGI MEDIKUNTZA

 

GUZTIRA

 

ARABA

 

14

 

56

 

32

 

3

 

105

 

BIZKAIA

 

85

 

90

 

40

 

5

 

220

 

GIPUZKOA

 

79

 

149

 

78

 

6

 

312

 

EUSKADI

 

178

 

295

 

150

 

14

 

637

 

 




Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)