Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ekonomiaren Garapen sailburuak “Smithsonian Folklife Festival"-a aurkeztu du gaur Tabakaleran

2016.eko urtarrilak 29
  • Euskadi izango da Smithsonianek 2016ko udarako Washingtonera gonbidatutako kultura
  • Erakundeek jaialdi hau aprobetxatu nahi dute euskal enpresek Estatu Batuak helburu dituen ekonomi- eta enpresa-misioa gauza dezaten.

2016. urteak aldaketa garrantzitsua ekar dezake Euskadi, Basque Countryren nazioarteko proiekzioan. Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek Smithsonianen gonbidapena onartu dute. Kulturaren eta ikerketaren alorrean, EEBBetako erakunderik handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa da Smithsonian, eta Euskadi gonbidatu du Smithsonian Folklife Festivalen izarra izan dadin.

Uda honetan Washington D.C. hirian egingo den kultur ekitaldi handia da. Nazioarteko ekitaldia da eta urtero munduko kultura bat edo gehiago gonbidatzen dituzte, Ipar Amerikako hiriburuko National Mall-ean haien ondarea erakutsi dezaten. Aire zabalean dago National Mall, 12.000 metro karratu ditu eta Kongresuaren eta Washington Monumentuaren artean kokatuta dago.

Ekitaldi handi honetan parte hartuko duen Europa hegoaldeko lehenengo kultura izango da.

Ekainaren 29tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 10era egingo da jaialdia. 10 egun horietan Euskadi EEBBetako erakusleihorik handienean egongo da eta bere kultura, gastronomia, berrikuntza, eskulangintza eta historia urtero ekitaldia bisitatzen duten ehun milaka pertsonei erakusteko aukera izango da, baita ekitaldia online bisitatzen duten 40 milioi pertsonei erakusteko ere. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak aurkeztu du gaur jaialdia Tabakaleran.

Aukera paregabea: “Basque: Innovation by Culture”

Ipar Amerikako hiriburutik, munduari Euskadiren kultur ondare osoa, iragana, oraina eta etorkizuna erakusteko aukera paregabea da. Euskal kultura bultzatzeko modu paregabea da eta batez ere, euskara bultzatzekoa.

Euskal erakundeek klixeetatik haratago doan eta gure herrialdearen aukeretan sakontzen duen erakusketa antolatu nahi dute. Ideien kontrastea tresna ona da; izan ere, Euskal Herriak harriak jasotzen ditu, baina Guggenheimen tankerako eraikinak ere bai. Bere lurrari lotutako herria da, baina aldi berean irekia da eta mundura konektatuta egon izan da antzina-antzinatik (esploratzaileak, balea arrantzaleak...). Horregatik aukeratu da “Basque: Innovation by Culture” leloa.

Eta kulturaren eskutik, Euskadik nazioartean duen presentzia indartzen eta alor guztietan Basque Country estrategia indartzen lagunduko du jaialdi honek.

Enpresentzako aukera ere bada

Nazioartekotzerako Euskal Partzuergoaren baitako euskal erakundeek ondo dakite Smithsonian Folklife Festival aukera paregabea dela eta Washington D.C.n izateko aukera bakan honek eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatuko dituzte.

Hala, euskal enpresentzako eta euskal ekonomiarentzako ere aukera ekonomiko paregabea izateko lanean ari dira, ekitaldiaz kanpoko gune batean munduko lehenengo ekonomiarekiko harreman egonkor eta jarraitua sortzeko. Gainera, EEBB Euskadiren hirugarren merkatua dira, Frantziaren eta Alemaniaren atzetik.

Euskal erakundeek euskal enpresa-sarearekin partekatu nahi dute aukera hau, inguru apropos honetan enpresa eta erakunde estatubatuarrekin negozioak egin ditzaten eta harremana izan dezaten.

Hori dela eta, lanean ari dira jada, lurraldeko enpresekin batera, jada Estatu Batuetan ezarrita daudenentzako edota munduko lehenengo ekonomia interesatzen zaienentzako agenda zehatza antolatzeko. Enpresa horietako asko alor estrategikoetan kokatzen dira, tamainagatik eta aukerengatik (energia, automobilgintza, aeronautika eta makina-erremintak, gastronomia ahaztu gabe).

ETEen misio bat ere egongo da, lurralde bakoitzeko merkataritza ganberek antolatuta eta Eusko Jaurlaritzak koordinatuta.

Eusko Jaurlaritzako Industria Saila buru duen eta hiru Foru Aldundiek babesten duten –horiek hitz egingo dute lurralde bakoitzeko enpresekin- proposamen ekonomikoak aliantza publiko-pribatua ezarri nahi du, guztiontzako onak diren akordioak lortzeko.

Turismoa da proiektu honen beste lehentasun bat. Ipar Amerikako merkatua oso garrantzitsua da, bai baliabideei dagokienez eta bai turista kopuruari dagokionez.  Basquetour Euskadi Washington D.C.n duen presentzia handitzeko arduraduna izango da turismoa sustatzeko.

Agenda, proposamen eta ekitaldi horiek guztiek Ipar Amerikako hiriburuan Basque Countryren eskaintza oso eta anitza osatzea da helburua, munduko lehenengo ekonomian ahal bezainbeste zabaltzeko. 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @puntocom_av
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ACCIÓN EXTERIOR] @Arantxa_Tapia presenta Smithsonian Folklife Festival, en el que Euskadi será la cultura invitada➡ https://t.…

  • @puntocom_av
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @GlaciarBlue: La consejera de Desarrollo Económico presenta el “Smithsonian Folklife Festival", en el que Euskadi será la... https:…

  • @MMancisidor1970
    2016.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ACCIÓN EXTERIOR] @Arantxa_Tapia presenta Smithsonian Folklife Festival, en el que Euskadi será la cultura invitada➡ https://t.…

  • @GlaciarBlue
    2016.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ACCIÓN EXTERIOR] @Arantxa_Tapia presenta Smithsonian Folklife Festival, en el que Euskadi será la cultura invitada➡ https://t.…

  • @GlaciarBlue
    2016.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    La consejera de Desarrollo Económico presenta el “Smithsonian Folklife Festival", en el que Euskadi será la... https://t.co/D0QyJ6L4q7

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    [KANPO HARREMANAK] @Arantxa_Tapia sailburuak “Smithsonian Folklife Festival"-a aurkeztu du gaur Tabakaleran ➡ https://t.co/dI7HDdvras

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Diputado General de Bizkaia, Unai Rementería, Diputado General de Alava, Ramiro González Vicente, Diputado General de de Gipuzkoa, Markel Olano, el Director del Smithsonian Folklife Festival, Michael Mason, y el congresista de EE.UU. John Garamendi