Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakari: "Eusko Jaurlaritza da lan arloko politika aktiboak berretsi eta gauzatu behar dituena"

2010.eko irailak 08

Buruzagi politiko nagusiekin hitz egin ondoren, lehendakariak "batasuna finkoa" dela eta ETAren iragarpenaren ostean ez duela alderdien mahaia osatzeko dei egingo azaldu du

Patxi López lehendakariak argi utzi du Eusko Jaurlaritza dela Espainiako Gobernuarekin Batzorde Mistoaren bitartez laneko politika aktiboak "berretsi eta gauzatuko" dituena. "Ez dago beste aukerarik", ebatzi du Cadena SER irratian Gobernu zentrala eta EAJ aurrekontuak direla eta egiten ari diren negoziazioari buruz galdetu diotenean. Lópezek Zapatero presidenteari duela 4 hilabete aurrekontuen inguruan lehenbailehen akordio bat lortzeko eskatu ziola argitu du. "Negoziazio horietan nazionalistek parte hartzearen alde nago, beti egon naiz alde. Nire ustez, garrantzitsua da gobernagarritasunean esku har dezatela, horrek Espainia anitzaren proiektuan guztiek, nazionalistek ere, esku har dezaketela erakusten duelako", gailendu du.

Patxi López lehendakaria, EAJ Estatuko Aurrekontu Orokorrak (EAO) onesteko Gobernu zentralarekin egiten ari den negoziazioa dela eta, pozik dago alderdi horrek "estatutuak lantzeko espiritua" berreskuratu duelako, "aspaldi utzi baitzuen alde batera". Lópezek negoziazio hori euskal gizartearen onerako izango dela (eta "ez sigla jakin batzuen onerako") ziurtatzeko "adi" egongo dela ohartarazi du. Zentzu horretan, lehendakariak EAJk enplegu politika aktiboen transferentzia oztopatu duela gogorarazi du. "Euskal langabetuei transferentzia hori 12 hilabetez zor dio", azpimarratu du.

Cadena SER irratiko "Hoy por hoy" saioari eskaini dion elkarrizketa batean, lehendakariak politikaren arloko gairik garrantzitsuenak aztertu ditu.

Gobernuko presidenteari aurrekontuen inguruko akordioa lehenbailehen lortzeko eskatu ziola agertu ostean, lehendakariak EAOen negoziazioa "EAJrekin egiten den" arren, enplegu politika aktiboak "Eusko Jaurlaritzak Espainiako gobernuarekin batzorde mistoan berretsi eta gauzatu behar dituela" azpimarratu du. "Ez dago beste aukerarik", ohartarazi du.

Ildo horretatik, lehendakariak azaldu du "ondo baino hobeto ulertzen duela" Gobernuak "egungo egoerari aurre egiten dioten eta orain arteko politikak, murrizketenak ere, jasotzen dituzten" aurrekontuak lortu "behar" dituela. "Negoziazio horietan nazionalistek parte hartzearen alde nago, beti egon naiz alde. Nire ustez, garrantzitsua da gobernagarritasunean esku har dezatela, horrek Espainia anitzaren proiektuan guztiek, nazionalistek ere, esku har dezaketela erakusten duelako", azaldu du.

Batasun finkoa

Beste alde batetik, lehendakariak azaldu du ez duela ETA talde terroristaren iragarpena azaltzeko alderdien mahaia osatzeko dei egingo, izan ere, alderdi politiko nagusien buruekin hitz egin ostean, "ez dela inolako aurrerapausorik eman eta batasuna finkoa dela" berretsi baitu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria