Berriak Segurtasuna
Eu

% 3,21 egin du behera delinkuentziak Euskadin, 2015ean

2016.eko urtarrilak 28

EAEko delitu-tasa lau puntu baino gehiago jaitsi da sei urtetan

83.996 arau-hauste penal (*) erregistratu ditu Ertzaintzak 2015ean, 2014an baino % 3,21 gutxiago. Beherakada horrek adierazten duenez, finkatu egin da delinkuentziaren beherako joera Euskadin ia sei urtetan zehar, eta Ertzaintzak deliturik astunenak prebenitzeko eta, aldi berean, analisia eta ikerketa sustatzeko egin duen plangintza estrategikoa bermatzen du. Ildo horretatik, gizarte-alarma handiena sortzen duten arau-hausteak murriztu ziren gehien 2015ean, esaterako, indarkeria bidezko lapurretak eta etxebizitzetako lapurretak; hain zuzen ere, Europako poliziek «estrategikotzat» jotzen dituztenak. EAEko hiru lurraldeetan, hiru hiriburuetan eta hiri nagusietan egin du behera aldi berean.

EAEko delitu mailen beherakada finkatu eta areagotu egin da azken urteetan zehar. 2014an, % 2,29 murriztu ziren arau-hausteak aurreko urtearekin alderatuta. 2015ean are gehiago murriztu dira; hots, % 3,21. Orain dela sei urte, EAEko delitu-tasa 1.000 biztanleko 42,76 delitukoa zen; 2015ean, baina, 38,37ra murriztu zen. Gainera, gizarte-alarma handia sortzen duten delituak nabarmen murriztu dira, esaterako, indarkeria bidezko lapurretak eta etxebizitzetako lapurretak.

Hamaika gizahilketa

Gizahilketen kopurua pixka bat igo da 2015ean aurreko urtearen aldean; hain zuzen ere, 10etik 11ra. Nolanahi ere, alderdi positibo gisa nabarmendu daiteke poliziak horiek guztiak argitu dituela eta ustezko egileak justiziaren esku daudela.

Lesioak eta sexu-askatasunaren kontrako gertakariak

Behera egin du lesioen kopuruak 2015ean (-% 3,08), bai eta «tortura eta osotasunaren kontrako» gisa tipifikatutako arau-hausteak ere (-% 3,66). Horien barruan, familia barruko tratu txarrek gora egin dute (% 9,53), baina murriztu egin dira familia barruko ohiko tratu txarrak (-% 4,05).

Sexu-askatasunaren kontrako gertakariek, bestalde, gora egin dute apur bat (% 1,64). Horien barruan, behera egin dute sexu-erasoek (-% 7,28), eta, gora, berriz, «sexu-askatasunaren kontrako beste arau-hauste batzuk» gisa sailkatutakoek (% 7,91).

Lapurretak eta ebasketak

Ondarearen kontrako arau-hausteen arloan –arau-hauste guztien ia hiru laurden izan ohi dira–, pixka bat egin dute behera 2015ean (-% 0,76). Lapurretak murriztu dira gehien (-% 12,29), eta, horien barruan, etxebizitzetako indarkeria bidezko lapurretak (-% 21,13). Azken horiek, bada, jaitsi egin dira bai etxebizitzen kasuan (-% 29,66), bai trasteleku eta horien ondoko eraikinetan (-% 10,98). Murriztu egin dira, halaber, indarkeria edo larderia bidezko lapurretak (-% 10,49). Aldiz, areagotu egin dira ibilgailu-lapurretak (% 34,01) eta iruzurrak (% 21,57). Azken horren kasuan, zalantzarik gabe, transakzio informatikoek gora egin dutelako.   

Segurtasun kolektiboaren kontra

«Segurtasun kolektiboaren kontra» epigrafean sartutako arau-hausteak nabarmen murriztu dira (-% 8,93), eta, horien barruan, drogen edo alkoholaren eraginpean gidatzearen kasuak nabarmentzen dira (-% 8,99). Aldiz, substantzia estupefazienteen trafikoarekin erlazionatutako gertakariek gora egin dute (% 3,65). Nolanahi ere, horri lotuta aipatu behar da mota horretako arau-hausteak ia beti antzematen direla «ofiziozko» polizia-ikerketaren ondorioz, eta nabarmentzekoa da Ertzaintza baliabide gehiago bideratzen ari dela ikerketara azken urteetan.

Ordena publikoa

Zigor Kodeko tituluen kapitulu estatistikoa ixteko, ordena publikoaren kontrako arau-hausteak aipatuko ditugu. Horiek, bada, nabarmen egin dute behera (-% 28,64) –urteak dira beherakada hori hasi zela–.

Murriztu egin da delinkuentzia hiru lurraldeetan eta hiri guztietan

Delinkuentziak oro har egin du behera EAEn. Bizkaian murriztu da gehien (-% 4,15), gero, Gipuzkoan (-% 2,21) eta, azkenik, Araban (-% 1,26). Gauza bera gertatzen da hiru hiriburuekin: Donostian murriztu da gehien (-% 8,80), ondoren, Bilbon (-% 1,14) eta, azkenik, Gasteizen (-% 0,47). EAEko hiri nagusietan ere antzeko joera izan da: Irun (-% 11,37), Barakaldo (% -9,62) eta Getxo (% -3,99).

Atxilotze gehiago

Ertzaintzak indartu egin ditu prebentzio- eta ikerketa-lanak eta hori dela eta murriztu da delinkuentzia 2015ean. Zeregin horiek, gainera, ustezko delinkuenteen atxiloketen kopurua aurreko urtearekiko % 3,5 handitzea ere ekarri dute (22.246 pertsona atxilotu eta inputatu zituzten 2014an, eta, 23.046, berriz, 2015ean).

Aurreko urteetan legez, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, berak hala eskatuta, agerraldia egingo du laster Eusko Legebiltzarrean, EAEko delinkuentziaren bilakaeraren gaineko 2015eko balantze estatistikoaren xehetasunak emateko.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BdeBarakaldo1
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @infobarakaldo: La delincuencia en #Barakaldo baja un 9,62% en 2015 según datos del Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco https:/…

  • @AuziaEuskaraz
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    % 3,21 egin du behera delinkuentziak Euskadin, 2015ean
    https://t.co/mNFEnKXBgb

  • @Draconiangenie
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#SEGURIDAD CIUDADANA]
    La delincuencia desciende un 3,21% en Euskadi en 2015 ➡ https://t.co/0WERQesoj4
    #Ertzaintza https://t.…

  • @pnvbarakaldo
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @infobarakaldo: La delincuencia en #Barakaldo baja un 9,62% en 2015 según datos del Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco https:/…

  • @barakaldotoday
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @infobarakaldo: La delincuencia en #Barakaldo baja un 9,62% en 2015 según datos del Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco https:/…

  • @DeBarakaldoSoy
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @infobarakaldo: La delincuencia en #Barakaldo baja un 9,62% en 2015 según datos del Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco https:/…

  • @infobarakaldo
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    La delincuencia en #Barakaldo baja un 9,62% en 2015 según datos del Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco https://t.co/ZkwuCAjCgm

  • @rgartzia
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    La delincuencia desciende un 3,21% en Euskadi en 2015
    https://t.co/6QBmJMLFm8

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#SEGURIDAD CIUDADANA]
    La delincuencia desciende un 3,21% en Euskadi en 2015 ➡ https://t.co/jiXRBnVZmD
    #Ertzaintza https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    [#SEGURIDAD CIUDADANA]
    La delincuencia desciende un 3,21% en Euskadi en 2015 ➡ https://t.co/jiXRBnVZmD
    #Ertzaintza https://t.co/DAiTSJvmx0

Komunikabideek behera kargatzeko