Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak balioa ekarri dio Espainiako gobernuak Konstituzio Auzitegian Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen aurkako errekurtsoa jartzea saihesteko lortutako akordioari

2016.eko urtarrilak 28

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldien inaugurazioan parte hartu du

Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, «Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko hamalaugarren jardunaldi praktikoa. Testamentu bidezko oinordetza eta oinordetza-itunak Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 Legearen ostean» jardunaldiaren inaugurazioan parte hartu du gaur. Bizkaiko Abokatuen Elkargoan egin dute ekitaldia.

Zuzenbide Zibilari buruzko Legea Eusko Legebiltzarreko gehiengo handiaren botoekin onartu zen. Hain zuzen, Espainiako Gobernuak Konstituzio Auzitegian Legearen aurkako errekurtsorik ez jartzea erabaki eta hiru egunetara egin da jardunaldia. Euskal gobernuarekin bost hilabeteko aldebiko negoziazioa izan ostean, arlo horretako eskumen esklusiboa Euskadik duela onartu du Espainiako gobernuak, bai eta Legebiltzarrari dagokiola euskal zuzenbide zibilari buruzko legearen eraginpeko lurralde-eremua erabakitzeko eskumena ere. Horiek horrela, Erkorekak balioa ekarri dio astelehenean, hainbat hilabeteko negoziazioaren ostean, lortutako akordioari. Izan ere, «ukigabe» utzi du arauaren norainokoa eta edukia.

Akordioari jarraikiz, Euskadin hiltzen den pertsona batek ez badu ez testamenturik ez oinordeko legitimorik –abintestato-oinordetza–, Euskadiko Administrazio Orokorra izango da oinordeko, eta bere buruaren, hildakoaren azken egoitzari dagokion foru-aldundiaren eta udalaren artean partekatuko dituela ondasunak, zati berdinetan partekatu ere. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)