Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eusko Jaurlaritzak Donostiako arrantza-kaiaren hondoa garbitu du, eta bost kontainer bete ditu ateratako kate, soka eta bestelako tresnekin

2016.eko urtarrilak 27

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarren Gipuzkoako portu-zerbitzuak, Donostiako arrantza-kaiaren hondoa garbituta bost kontainer bete ditu ur azpian zeuden kate, soka, bizikleta, ontzi zahar eta bestelako hondakinekin. 

 

«Eusko Jaurlaritza Donostiako portuko arrantza-geruzako jarduna eta erabilera optimizatzeko eta hobetzeko lanetan ari da, eta beharrezkoa zen ur-hondoak sakon garbitzea. Aurretik ere, beste denboraldietan egin dira garbiketa-saioak, urpekari boluntarioekin eta nautikarekin zerikusia duten beste erakundeekin, baina ur-hondoan material asko zegoen oraindik, kaiko kontainerretan ikus daitekeen moduan» azaldu du Ruiz de Angulok.

 

Ruiz de Anguloren arabera, «portuko hondoa garbitzeko urpeko lanak, funtsean, kateak eta ditugun amarralekuetan oztopoak kentzean dautza». Ciomar enpresari egokitu zaizkio lanak, eta egunotan ari dira jardunean. Horregatik, nasako erabiltzaile guztiei eskatu zitzaien lanak normal garatzea galarazi lezaketen itsasontzi guztiak ateratzeko, urtarrilaren 10etik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak