Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak eta Basauriko Alkateak Sarratuko etxebizitza babestu eta sozial berriak bisitatu dituzte

2016.eko urtarrilak 28
  • Bi etxebizitza-bloke dira, bata, salmenta erregimeneko 60 babes ofizialeko etxebizitzakoa, eta bestea, gizarte-alokairuko 90 etxebizitzakoa

Salmentarako 60 etxebizitza-babestu dituen eraikinari dagokionez, dagoeneko 58 etxebizitza eskrituratze-, kontratatze- edo esleitze-prozesuan daude. Gainerakoak esleitzeko izapideak abian dira, zozketa publikoaren araberako itxaron-zerrendako ordena zorrotz beteta.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Ángel Toñak eta Basauriko alkate Andoni Busquetek gidatu dute Eusko Jaurlaritzak udalerrian bultzatutako etxebizitza babestu berrietara egindako bisitaldia. Bi eraikin dira; batek salmenta erregimeneko 60 babes ofizialeko etxebizitza hartzen ditu, eta besteak, alokairu sozialeko 90 etxebizitza. Bi eraikinak Sarratu auzoan daude.

Aldameneko eremua ere bisitatu dute Busquetek eta Toñak, bertan salmenta erregimeneko 65 babes ofizialeko etxebizitza eta alokairu sozialeko 65 etxebizitza eraikitzea aurreikusita dagoenez. Visesa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako sozietate publikoa arduratuko da bi sustapen horiez, eta gaur aurkeztutakoak ere sustatu ditu.

Salmenta erregimeneko 60 babes ofizialeko etxebizitza dituen blokeak hiru atari ditu eta bi eta hiru logelako etxebizitzak, 62,85m² eta 82,45 m² artekoak. Etxebizitzek garajea eta trastelekua dute eta 125.536 eta 180.298 euro arteko salmenta-prezioa izango dute. Eusko Jaurlaritzak 5.480.000 euro bideratu ditu horiek eraikitzera.

Bestalde, 90 etxebizitza sozial dituen blokeko etxebizitzak logela bakarra, bi eta hiru dituzte, eta 38,85 m² eta 76,35 m² artean. Horiez gain, desgaitasunen bat duten pertsonentzako lau etxebizitza egokitu daude. Jaurlaritzak 6.338.000 milioi euroko inbertsioa egin du.

Alokairu sozialera bideratuko dira etxebizitza horiek eta Alokabidek, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak kudeatuko ditu, horri dagokionez alokairu babestua kudeatzeko ardura etxebizitzaren funtzio sozialaren esparruan. Horrenbestez Alokabide arduratuko da etxebizitzak esleitzeaz eta alokairu-prezioak finkatzeaz, bizikidetza-unitate esleipendunen errentaren arabera.

Bigarren eraikin hori Sailaren 2013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailearen barruan kokatzen da: bertan jasotako ardatz estrategikoetan zehazten denez, ekintzak sustatu behar dira talde kalteberenek etxebizitza eskuratzeko aukera izatearekin lotura zuzenean. Gainera, Basauriko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, udalerrian babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko akordioa sinatu zutenak 2004an, udalerrian aurreikusitako hurrengo esku-hartzeen ehuneko handi bat alokairu sozialera bideratzea adostu zuten iaz, tartean, Sarratuko esku-hartzea eta Azbarren inguruetakoak. Horietan, Udala azken hamar urteetan erosi dituen etxebizitzak eraisten ari da, orubea egokitzea xede.

Ingurua urbanizatzeari dagokionez, urbanizazio-proiektuaren 0., 1. eta 2. faseko lanak egin dira, 2.016.400 euroko esleipen-aurrekontua izan dutenak, BEZa gabe.  Aurreikusitako etxebizitza-sustapenen beharrak betetzeko beharrezkoak diren hirigintza-zerbitzu guztiak –ura, saneamendua, gasa, elektrizitatea, telefonia– ezartzeaz gain, bidegorria duen bulebarra eraiki da, espazio zabalak eta lorategiak dituena, etab. Lan horiek 2016ko lehen seihilekoan amaituko dira, etxebizitza babestuekiko paraleloan eraikiko den bidea osatzean. Bide horren ertzetan, gainazaleko berrogeita hamar aparkatzeko leku publiko ezarriko dira.

Ostatu emateak

Inguru horretan aurreikusitako hurrengo jarduera dela eta, 55 familiari ostatu eman behar zaie, bizi diren eraikinak eraitsiko direnez salmentako eta alokairu sozialeko etxebizitza-bloke berriak eraikitzeko. Proiektu horri ekiteko, aipatutako familiek kalte-ordainak jaso dituzte, eta Basauriko alkateak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur bisitatu dituzten bi blokeetan hartuko dute ostatu.

Zehazki, familietako bostek salmenta erregimeneko 60 etxebizitzako blokean etxebizitza bat erostea erabaki dute. Eragindako familietatik 40k bigarren blokeko 90 etxebizitzako bat erostea erabaki dute. Gainerako 10ek bigarren bloke horretako etxebizitzetan hartuko dute ostatu, baina alokairu erregimenean. Hala bada, Alokabidek alokairu sozialeko eraikin horretako 90 etxebizitzetarik 50 kudeatuko ditu. Osatu eman beharreko pertsonen kasuan, etxebizitza horiek 59.834 eta 127.240 euro arteko salmenta-prezioa izango dute. 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    El Consejero Ángel Toña y el Alcalde de Basauri visitan las últimas viviendas protegidas y sociales de Sarratu ➡ https://t.co/KRK6mTLAEX

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Andoni Busquet, Basauriko Alkatea