Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailburua Erizaintzaren Estatuko Mahaiarekin batzartu da gaur

2016.eko urtarrilak 27

Erizainen kolektiboarekiko babesa berretsi du Jon Darponek

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpón Erizaintzako Batzorde Nagusiak eta SATSE sindikatuak osaturiko Erizaintzaren Mahaiarekin   batzartu da, hainbat gai jorratzeko. Bilera gaur goizean burutu da Gasteizen eta bertan, Máximo A. González, Espainiako Erizaintzako Batzorde Nagusiko Presidentea; Hosanna Parra, Arabako Erizainen Elkargoko Presidentea; Víctor Aznar, SATSEko Presidentea; eta José Antonio de Leniz; sindikatu honetako Euskadiko Idazkari Nagusia; izan dira. Sailaren aldetik, berriz, eta Sailburuaz gain, Osakidetzako Zuzendari nagusia, Jon Etxeberria; Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluaketa Zuzendaria, Iñaki Berraondo; eta Erregimen Juridiko eta Zerbitzu Zuzendaria, María Jesús Múgica; bertaratu dira.  

Gai nagusitako bat “erizainen preskripzioaren gaineko” Errege Dekretuaizan da. Horren inguruan, zera helarazi die Sailburuak Erizaintzaren Mahaiko  partaideei: aipaturiko Errege Dekretua argitara eman ondoren, Osasun Sailak beronen formulazioaren aurkako jarreraren berri eman zion Ministerioari. Idatzi hartan, dekretuaren aplikazioa bertan behera uzteko eskatzeaz gain, Euskal Administrazioak eskua luzatzen zuen, elkarlanean araudi honen berformulazioa lor dadin, betiere Erizaintzaren arloko profesionaleen lana errespetatuz eta talde lana hobetze aldera.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak helegitea laister aurkeztuko duela iragarri du. Bien bitartean, jarraipideak eman ditu osasun sistemaren jardun armonikoari eusteko, herritarrek kalterik jasan gabe eta Justiziaren eta Ministerioaren jarreraz jabetuta.

Beste behin ere, Jon Darponek Erizaintza arloko profesional guztiei bere babesa agertu die, osasun sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko profesional, eragile eta herritar guztien inplikazioa ezinbestekoa dela gogoratuz.

 

 

 Gasteiz, 2016ko Urtarrilaren 27an

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @on_upp
    2016.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Consejero de Salud se reúne en Vitoria-Gasteiz con la Mesa Estatal de Enfermería https://t.co/TezHSg22lI

  • @HRTGRANADA1
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Consejero de Salud se reúne en Vitoria-Gasteiz con la Mesa Estatal de Enfermería https://t.co/TezHSg22lI

  • @tinoblanc
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Gobierno Vasco: El Consejero de Salud se reúne en Vitoria-Gasteiz con la Mesa Estatal de Enfermería https://t.co/30bJyo8NAI

  • @jdarpon
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco: El Consejero de Salud se reúne en Vitoria-Gasteiz con la Mesa Estatal de Enfermería https://t.co/30bJyo8NAI

  • @mariantxu3
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Consejero de Salud se reúne en Vitoria-Gasteiz con la Mesa Estatal de Enfermería https://t.co/TezHSg22lI

  • @inmaizcoa
    2016.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Consejero de Salud se reúne en Vitoria-Gasteiz con la Mesa Estatal de Enfermería https://t.co/TezHSg22lI

  • @damiguel77
    2016.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Consejero de Salud se reúne en Vitoria-Gasteiz con la Mesa Estatal de Enfermería https://t.co/TezHSg22lI

  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    El Consejero de Salud se reúne en Vitoria-Gasteiz con la Mesa Estatal de Enfermería https://t.co/TezHSg22lI

  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailburua Erizaintzaren Estatuko Mahaiarekin batzartu da gaur https://t.co/gdmEiYGJZR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)