Berriak Osasuna
Eu

Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeak Urdulizko Eskualde-Ospitale berria bisitatu du

2016.eko urtarrilak 27

Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordeko zenbait kidek bi ordutik gorako bisitaldia egin dute gaur goizean Urdulizko eskualde-ospitale berrian. Ospitaleak 148 ohe eta beste 32 oheko erreserbako ospitaleratze-unitate bat izango ditu, bai eta 8 ebakuntza-gela, larrialdietako zerbitzu bat eta zerbitzu eta espezialitateen sorta zabal bat ere, Uribeko Eskualdeko 197.000 biztanleak artatzeko. Urduliz-Alfredo Espinosa Ospitalea Uribeko Eskualdeko ESIaren barruan integratuko da. Espezialitate-zentroen sare bat dute ESI horretan (Mungia, Areeta eta Algorta). Ospitaleak eskainitako zerbitzu-zorroa arian-arian osatzen joango da, kalitate handiena eta beste laguntza-dispositibo batzuekin koordinazio egokiena lortzeko helburuz.

Hala, legebiltzar taldetako ordezkariek –Popularra, Euzko Abertzaleak eta EH Bildu- zuzen-zuzenean ezagutu dute osasuneko azpiegitura berri eta moderno hori, zeinari esker, eremu horretako biztanleentzako laguntza-baliabideak gerturatuko eta hobetuko baitira, aldi berean Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko laguntza-prestazioen gaineko presioa ere gutxituta.

Legebiltzarkideek ospitale berria taxutzen duten hiru eraikin-blokeetako hainbat soilairu bisitatu dituzte: 59,4 milioi euroko inbertsioa ekarri du 38.000 metro karratuko Ospitale honek. Bertan 578 profesional arituko da lanean eta 350 lanpostu berri sortuko dira.

 

 

Bilbon, 2016ko urtarrilaren 27an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau