Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila eta CEAR Euskadik errefuxiatuak jasotzeko etxebizitzen lagapena hitzartu dute

2016.eko urtarrilak 27

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua, Angel Toña eta CEAR Euskadiko lehendakaria, Javier Galparsorok, bi erakundeen arteko hitzarmena sinatu dute gaur goizean Gobernuaren egoitzan, Lakuan. Hitzarmen honen arabera, 2015eko Europako Krisi Humanitarioaren eraginez guregana helduko diren pertsona eta familiei etxebizitza duina eskaini nahi zaie.

Hitzarmen honetan bi erakundeen egin beharrekoak finkatzeko sinatu dute, Euskadira hurrengo asteetan helduko diren pertsonen arreta hobetu nahian. Horretarako, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila eta Alokabidek -etxebizitzaren funtzio sozialaren eremuan, babestutako alokairua kudeatzeko ardura duen Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa- CEAR Euskadiren ardurapean utziko dituzte erabaki gabe dagoen extebizitza kopuru bat, hauek gestionatu dezaten. Etxebizitza hauek Autonomi Erkidego osotik banatuko dira eta bazterkeri sozialaren arriskua izan dezaketen eta Melillatik etorritako pertsona errefuxiatuei zuzenduko dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila eta CEAR Euskadik errefuxiatuak jasotzeko etxebizitzen lagapena hitzartu dute➡https://t.co/WNMPma6HAf

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Galparsoro, Presidentea, eta Patricia Bárcena, CEAR Euskadiko Zuzendaria