Berriak Segurtasuna
Eu

Trafiko Zuzendaritzak azpimarratu du beharrezkoa dela enpresak inplikatzea eta bide-segurtasuna beren Arriskuen Prebentzio Planetan txertatzea

2016.eko urtarrilak 27
803 enpresatan egin den inkesta baten arabera, % 29,2k bakarrik txertatzen dute bide-arriskua beren planetan
 
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak inkesta bat eskatu zuen iaz, enpresa-arloan bide-segurtasunarekiko zer-nolako konpromisoa dagoen ezagutzeko. Azterlan hori Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoa 2015-2020 izeneko planean zehazten diren ekimenetako bat da, eta enpresak bide-segurtasunaren arloan modu aktiboan inplikatzea du xede. Azterketa horren arabera, inkesta egin zaien pertsona gehienak beren autoan joaten dira lanera, 20 km baino gutxiago egiten dute batez beste eta errepide arruntetik edo autobiatik joaten dira.
 

Laneko bide-segurtasunari buruzko inkesta 803 enpresatan egin zen; haietako % 86 hamar langile baino gutxiagokoak dira. Enpresa horietako gehienak hiriaren erdialdean daude, eta % 33 industrialdeetan. Sektoreei dagokienez, honela banatzen dira enpresok: % 51 zerbitzuen sektorekoak dira, % 23 merkataritzakoak, % 12 eraikuntzakoak, % 11 industria eta energiaren sektorekoak, eta gainerakoak nekazaritzako elikagaien sektorekoak.

Inkesta egin zaien enpresen % 51 Bizkaian daude, % 35 Gipuzkoan, eta % 14 Araban.

% 29,2k bakarrik sartzen dute bide-segurtasuna beren prebentzio-planetan, eta % 70,8tan ez dago alderdi hori barne hartzen duen prebentzio-plan bat. Halako planik dagoenean, arduradun bat egon ohi da izendatuta, baina kasuen % 71n ez da neurririk hartu planaren ondorioz. Enpresen % 79tan zuzendaritzak ez du bide-segurtasunarekiko konpromisorik hartu, ezta langile gehienek ere.

Inkesta erantzun duten pertsonen artean, % 57k garraiobide pribatua erabiltzen dute nagusiki beren lantokira iristeko, % 21 oinez joaten dira, eta % 20k garraiobide publikoa erabiltzen du gehienbat. Gainerako aukerak oso ehuneko txikietan jaso dira.

Inkestatuek beren enpresetara iristeko egiten duten bidea labur samarra da. Ia % 80k 20 km baino gutxiago egiten dute in itinere.

Jarduera-sektorearen arabera, eraikuntzaren sektorekoak dira bide-segurtasuna eta mugikortasuna beren prebentzio-planetan txertatu duten enpresa gehienak (% 38). Ondoren, industriaren sektorea dago (% 33). Ehuneko txikiena nekazaritzako elikagaien sektorean jaso da.

«Deigarria da» azaldu du Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, Garbiñe Saéz Molinuevok, «enpresek ez dutela mugikortasun segurua lan-arriskuen gaiarekin erlazionatzen. Inkesta egin zaien enpresen % 29k bakarrik hartu du bide-segurtasunaren inguruko neurriren bat asmo horrekin egin den plan baten ondorioz». «Lan-arriskuen prebentzioan langileen bide-segurtasuna edo mugikortasun segurua sartzen ez delako ideia nahiko zabalduta dago, eta ez zaio garrantzirik ematen», gaineratu du.

Hartzen diren neurrien artean, prestakuntza, kontzientziazioa eta informazioa nabarmentzen dira; alabaina, % 36k ez dute beharrezkoa ikusten prestakuntza hori ematea, edo ez dutela horren beharrik uste dute (% 36). Batzuek enpresa txikia direla argudiatzen dute (% 8), eta beste batzuek (% 9) horretan pentsatu ere ez dutela egin.

In itinere eta misioan gertaturiko ezbeharren datuak

2012. urtean, euskal bide-sarean, 552 pertsonak izan zuten biktimak eragin zituen trafiko-istripu bat in itinere, hau da, lantokirako joan-etorrian, eta 1.101 pertsonak izan zuten istripu bat misioan (lanaldi barruan zirkulatzen ari zirenean). Guztizko 1.653 pertsona horietatik, 1.199 gidariak ziren, eta gainerakoak bidaiariak.

2013. urtean, 616 pertsonak izan zuten biktimak eragin zituen trafiko-istripu bat, ibilgailuko gidaria lanerako joan-etorrian zegoenean, eta 995 pertsonak beren lan-jardunean zirkulatzen ari zirenean. 1.611 pertsona horietatik, 1.301 gidariak ziren, eta gainerakoak bidaiariak.

2014. urtean, 1.647 pertsonak izan zuten trafiko-istripu bat guztira (1.201 gidariak ziren, eta gainerakoak bidaiariak). Horietatik, 638 pertsonak in itinere izan zuten istripua, eta gainerakoek, 1.009k, misioan.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ITRASA
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    IMPRESCINDIBLE https://t.co/mpqcKSzHy6

  • @pr3vencon
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @xromeroa: La @DGT_es incide en la necesidad de que las empresas se impliquen e incluyan la #seguridadvial en la #PRL - https://t.co/na

  • @pr3vencon
    2016.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    La @DGT_es incide en la necesidad de que las empresas se impliquen e incluyan la #seguridadvial en la #PRL - https://t.co/Oo7RL57iYm

  • @LoliRicoG
    2016.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    La Dir. Tráfico Gob. Vasco incide en necesidad de que empresas incluyan la #SeguridadVial en los Planes de #PRL https://t.co/u9cKKHnMIq

  • @LoliRicoG
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    La Dir. Tráfico Gob. Vasco incide en necesidad de que empresas incluyan la #SeguridadVial en los Planes de #PRL https://t.co/a2NpO0KsQp

Komunikabideek behera kargatzeko